FRATERNIDAD-MUPRESPA CCOOrekin LANKIDETZAN ARITU DA ARANJUEZEN EGINDAKO JARDUNALDI BATEAN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den Urriaren 16an, “Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren mutualitateak” jardunaldia egin zen Aranjuezko CCOOren egoitzan, sindikatuak Aranjuezen eragin-eremuan dituen Prebentzioko ordezkariei zuzenduta. Jardunaldi hori Madrilgo Erkidegoko Laneko Arriskuen Prebentziorako IV. Gida Planean sartzen da.

Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren mutualitateen aldetik, Fremap Madrid-eko eskualdeko zuzendari tekniko José Andrés Suárez Díezek hartu du parte, eta mutualitateetan izan ohi diren kontingentzia profesionalen kudeaketari buruz hitz egin du.

Fraternidad-Muprespak ere parte hartu du; zehazki, Mutualistaren Defendatzailearen Saileko zuzendari Julio Santos Palaciosek “Ohiko Gertakarien Ondoriozko Aldi Baterako Ezintasunaren Kudeaketa” hitzaldia eman du. Hasteko, gure erakundeen ezaugarriei eta estaltzen ditugun prestazioei egin die erreferentzia, mutualitatean ohiko gertakariak nola kudeatzen ditugun deskribatuz eta argi utziz ez ditugula segimendu- eta kontrol-jarduerak bakarrik gauzatzen, baizik eta gaixo dauden langileei laguntzen ere saiatzen garela, Osasun Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan arituz. Krisi ekonomikoaren garai honetan absentismoak izan duen bilakaeraren datuak eman dira eta aldi baterako ezintasuna kudeatzeko Espainiako modelo konplexua azaldu da, baita “Mutualitateen Legeak” ezarri dituen aldaketak ere.

Ondoren, CCOOko laneko mediku Carmen Mancheño Potencianok hartu du parte, eta langileen eta mutualitateen arteko gatazka-egoera ohikoenak aipatu ditu. Horrez gain, ordezkariei halako egoeren aurrean gauzatu behar dituzten jarduerei buruzko aholkuak eman dizkie.

Jarraian, mutualitate desberdinekin izandako arazoei eta hitzaldietan sortutako zalantzei buruzko solasaldi bati eman zaio hasiera.

Madrilgo CCOOren Laneko Osasuneko idazkari eta Fraternidad-Muprespako Kontrol eta Segimendu Batzordeko kide Carmelo Plaza Baonzak eman dio amaiera ekitaldiari, jardunaldiak izan duen interesa nabarmenduz.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?