Mindfulness tailerra. Zure barruko bidaia

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gure Prebentzio Astean bidaia zirraragarri batera gonbidatzen zaitugu. Helmuga ez da oso urruneko leku bat izango baizik eta alderantziz, gure barne mundurako bidaia izango da, zalantzarik gabe, leku harrigarriena. Fraternidad-Muprespa-en Mindfulness tailer berriarekin 'hemen eta orain' arretaren bitartez arreta jarri ahal izango dugu. Sentitzen, pentsatzen eta erreakzionatzen dugunaz kontzienteago izango gara.

Mindfulness ez da erlaxazio teknika bat bakarrik, gure kontzentrazio gaitasuna garatzeko tresna bat da, erabakitzen dugun momentuan eta nahi dugun denboran nahi dugunari arreta emateko. Arreta fokua non jartzen dugun aukeratzeko gai bagara oreka emozionala lor dezakegu.

Fentratu hemen eta orain

Mindfulness praktikatzearen onura batzuk hauek dira: estresa murrizten duela, kontzentrazioa areagotzen du, kalitate mental handiagoa ematen du, erabakiak hartzea azkartzen du, adimen emozionala garatzen du, aldartea hobetzen du eta sistema immunologikoa indartzen du.

Tailerra 8 saiotan banatuta dago:

  • 1.Saioa: Kontzentrazioa eta lasaitasuna

  • 2.saioa: Sentsazioak, motibazioa, baloreak eta asmoak

  • 3.saioa: pentsamendu eta esperientzia onuragarriak

  • 4.saioa: Emozioak

  • 5.saioa: partekatutako gizatasuna

  • 6.saioa: adeitasuna eta erresilientzia

  • 7.saioa: barkamena eta esker ona

  • 8.saioa: Poza partekatua eta praktika mantentzea

Tailerrera sar zaitezke gure Online Prebentzio Ikasgelaren bidez, doakoa dena Fraternidad-Muprespa-rekin lotutako enpresetako langileentzat.

.

Jakin nahi al duzu zein eduki gehiago prestatu dugun gure V. Prebentzio Asterako? Egin klik HEMENHTMLTAG65___

#FM28apirila

#FMweekPRL

¿Que te ha parecido el contenido?