Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzailea, Espainian izaera juridiko hori duten 20 erakundeetako bat da. Gizarte Segurantzarekin lan egiten duten Mutualitateen Erregistroan dago, zeina Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren mende baitago, 275 zenbakiarekin.

Garai batean sortutako bi erakundek bat egitearen emaitza da mutualitatea:

  1. «La Fraternidad», 166 zenbakiarekin erregistratuta
  2. «Muprespa-Mupag-Previsión», 269 zenbakiarekin erregistratuta

Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzak baimendu zuen aipatu bat-egitea, 1999ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez.

  • Bilbon sortu zen La Fraternidad, 1929. urtean. Escolástico Zaldívar jauna izan zuen lehen presidentea, eta «La Fraternidad Mutua Nacional» izenpean erregistratu zen urte hartako urriaren 10eko Errege Aginduaren arabera. Madrilgo Gazetan (BOEren aurrekaria) argitaratu zen erregistroa.
     
  • Muprespa, bestalde, Madrilen sortu zen 1991n. Urte hartako maiatzaren 27an erregistratu zen, Antolamendu Juridikoaren Zuzendaritza Orokorraren eta Gizarte Segurantzaren Erakunde Laguntzaileen Ebazpenaren bidez, «Muprespa Mutua de Accidentes de Trabajo y Enfermedades Profesionales de la Seguridad Social nº 269» izenarekin. Garai hartan Industriaren Institutu Nazionalaren (INI) presidenteorde zen Miguel Cuenca jauna izendatu zuten erakunde berriaren presidente. Geroago, 1995eko abenduaren 28ko Aginduari jarraikiz, Muprespa-k «Mupag Previsión MATEPSS nº 150» xurgatzea onetsi zen; gauzak horrela, izen berria eman zitzaion erakundeari, hots, «Muprespa-Mupag-Previsión MATEPSS nº 269».

Fraternidad-Muprespa-ri nocburuzko datuak
Presidentea: Carlos Espinosa de los Monteros jauna
Zuzendari kudeatzailea: Carlos Aranda jauna
Egoitza soziala:
Pza. Cánovas del Castillo, 3.  28014 Madril
Internet: www.fraternidad.com
Langileak: 2.010 langile
Instalazioak: 122 arreta-gune
Kudeaketako diru-sarrerak: 990,3 milioi euro
Enpresa mutualistak: 120.009
Autonomoak: 181.685
Langile babestuak: 1.216.561
Esparrua: Nazionala. Espainiako 50 probintzietan