+compromiso alianza de mutuas

Mutualitateen arteko +compromiso aliantza

Mutualitateen arteko +compromiso aliantza Asepeyo, Fraternidad-Muprespa eta MC Mutual mutualitateen artean sinaturiko hitzarmen batetik sortua da, Gizarte Segurantzarekin lan egiten dutenak guztiak. Aliantza horren helburua da Gizarte Segurantzako laneko istripuak eta lanbide-gaixotasuneko gertakariak eta legez esleituriko gainerako jarduerak babestean bilduriko prestazio ekonomikoak eta osasun-laguntza kudeatzea, baita errehabilitazioa ere.

+compromiso logoa

Enpresa mutualistekin eta haien langileekin ez ezik langile autonomoekin ere harturiko konpromisoa areagotzeko, mutualitateen arteko +compromiso aliantza aurkezten dugu, zeinak laguntza-sare handia osatzen baitu. Gure erabiltzaileengana gerturatzen gara, langileen eta gure laguntza-zentroen arteko distantzia laburtze aldera; izan ere, Espainiako lurralde osoan jarduten du, eta etorkizunean inkorporazio gehiago izatera ere dago irekita.

Aliantza bi lege-testuren babesean sortu da. Batetik, Gizarte Segurantza Lege Orokorraren testu bategina, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua. Lege-testu horren 82.2. artikuluak zehazten duenez, «Gertakizun profesionalen babesean sartzen diren osasun-prestazioak mutualitateek kudeatutako bitartekoen eta instalazioen bidez emango dira, beste mutualitate batzuekin». Eta, bestetik, azaroaren 14ko 1630/2011 Errege Dekretua, zeinaren 6. artikuluak hauxe zehazten baitu: «Kudeatzen dituzten bitartekoen efikazia eta arrazionalizazio hobea eskuratzeko, mutualitateek beren artean ezarri ahalko dituzte behar dituzten lankidetza-hitzarmenak […]».

Harturik dugu gure zerbitzuak hobetzeko konpromisoa, osasunaren alorrekoak bereziki; izan ere, langileen osasuna zaintzea da gure egiteko nagusia. Mutualitateen arteko +compromiso aliantzan, konbentziturik gaude norabiderik onenean egingo dugula elkarrekin aurrera, kalitatezko osasun-arreta, lan-arriskuen prebentzioa, pazientearen segurtasuna eta berrikuntza teknologikoa eskainiz.

Kudeaketan hobetzeko ardura hartu genuen, guztion eskura ipiniz gure ezagutzak, instalazioak eta zerbitzuak. Osasun-erreferente izateko konpromisoa hartu dugu, baita ahalik eta efikazia eta eraginkortasun handiena bilatuz jardutekoa ere.

2018ko ekitaldiko datuak

Hitzarmen berri honek irudikatzen du +compromiso aliantza:

  • Mutualista berriekin.
  • Babesturiko langileekin.
  • Bitarteko publikoen kudeaketarekin.
  • Eskainitako zerbitzuen kalitatearekin eta asetasunarekin.
  • Enpresa mutualistetako prebentzio-jarduerekin.

+compromiso aliantzak Espainiako lurralde osoan jarduten du. Hitzarmena hiru mutualitateek sinatu dute, eta honako jarduera-esparru hauetara zabaldu ahalko da:

  • Mutualitateetako gertakizun profesionalak estalita dauzkaten langileei hainbat zerbitzu elkarren artean eskaintzea, hala nola osasun-laguntza, ospitale-laguntza, berreskuratze-probak eta proba osagarriak.
  • Proba diagnostikoak, tratamendu terapeutikoak eta errehabilitazio-tratamenduak eskaintzea gertakizun arrunten ondorioz sorturiko aldi baterako ezintasun-prozesuetan.
  • Elkarrekin baliatzea mutualitate bakoitzaren instalazioak eta laguntza- eta administrazio-zentroak.
  • Gizarte Segurantzaren gertakizun profesionalak murriztera bideratutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jarduerak gauzatzea.
  • Elkarrekin lizitatzea hornidura- eta zerbitzu-kontratuak, baita osasun-laguntzakoak ere.
  • Aplikazio informatikoak elkarrekin garatzea.
  • Mutualitate hauetako langileen prestakuntza diseinatzea eta partekatzea.
  • Enpresa mutualistetarako diseinatutako prebentzio-jardueretan kolaboratzea.
  • Banan-banan landu ezin diren jarduera-aukera berriak eskaintzea.

Gure helburua da mutualitateen arteko lankidetza- eta kooperazio-esparru egonkorra ezartzea, bitarteko publikoak bikain kudeatzeko, honako printzipio inspiratzaile hauei jarraikiz:

  • Mutualitate bakoitzaren nortasun juridikoa, autonomia, nortasun propioa eta independentzia ekonomikoa errespetatuz.
  • Elkarrekin egindako jarduerak sustatuz, legez esleituriko Gizarte Segurantzaren lankidetza-xedeak betez.
  • Kalitate-bokazioz enpresa mutualistei eta lan populazio babestuari eskaini beharreko zerbitzuetan, mutualitate bakoitzaren kudeaketa-autonomia gordez.
  • Gardentasunez eta gobernu onaren printzipioz, jarduera guztiak kudeatzean.

Osasun-erreferente izateko konpromisoa hartzen dugu, baita ahalik eta efikazia eta eraginkortasun handiena bilatuz jardutekoa ere.

Fraternidad-Muprespa mutualitateari buruz

FM logoa

 Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen 275. zenbakidun mutualitatea da Fraternidad-Muprespa. Haren egitekoa da zerbitzuetan bikaintasuna eta kalitatea bermatzea, bai Madrilgo bi ospitaleetan, bai Espainia osoan dituen 122 laguntza- eta administrazio-zentroetan. Kalitatea kudeatzeko sistemaren ziurtagiria eskuratu du ehun zentro ingurutan, baita Madrid Excelente berme-markaren ziurtagiri ofiziala ere.

Fraternidad-Muprespa Habana ospitaleak LEED Healthcare ziurtagiria du, Platino kategoriarekin, eta bakarra da Europa osoan.

Giza eta laneko eskubideekin, emakumeen ahalduntzearekin, ingurumenarekin eta ustelkeriaren kontrako borrokarekin harturiko konpromiso etikoari heldurik, Nazio Batuen Munduko Itunarekin (2011n) eta Aniztasun Txarterrarekin bat egin zuen, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ematen duen Enpresako Berdintasun Saria eskuratu zuen, baita DIGA Irisgarritasun Saria ere 2017an. Fraternidad-Muprespa mutualitateak 90 urte bete zituen 2019an, honako lelo honekin: “Konpromisoa, hurbiltasuna eta fraternitatea”.

Bilakaera digitaleko prozesuan dihardu buru-belarri, hirugarren plan estrategikoa oinarri harturik, eta teknologiarik onena ipini nahi du instalazio eta zerbitzuetan, mutualistek eskura izan dezaten.

Asepeyo mutualitateari buruz

Asepeyo mutualitatearen logoa

Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen 151. zenbakidun mutualitatea da Asepeyo. Haren egitekoa da langileen osasuna zaintzea, zerbitzu bikaina eta berritzailea eskainiz eta pertsonak helburu hartuz, mutualitatea osasuneko eta prebentzio-kulturako aliatu estrategiko gisa sustatze aldera.

Erakunde propio zabala du autonomia-erkidego guztietan. 142 laguntza-zentro, lau ospitale (bi propioak eta beste bi mankomunatuak) eta eguneko ospitale bat ditu. 1915ean sortu zen gizarte-aurreikuspeneko mutualitate gisa, eta 2015ean, Mutualitateen Lege berriarekin, honako izen hau hartu zuen: Asepeyo, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitatea.

Hori horrela, Asepeyo mutualitateak enpresa-kudeaketako kalitate- eta eraginkortasun-aintzatespenik handiena eskuratu du: Europako EFQM 500+ bikaintasun-zigilua.

Asepeyo mutualitateak 2017an ekin zion eraldaketa digitaleko proiektuari (Asepeyo Live), 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoa txertatzearekin bat, zeinaren helburua baita erabiltzailearen esperientzia hobetzea, zerbitzu berritzailea eskainiz eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

MC Mutual mutualitateari buruz

MC Mutual mutualitatearen logoa

MC MUTUAL, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen 1. zenbakidun mutualitatea. Egungo izendapena Mutual Cyclops eta Midat Mutua elkartu izanaren ondorio da.

MC Mutual mutualitatearen aburuz, giza taldea da lehentasuna. Langileen lanbide-garapena indartu nahi du, baita erakundearekin duten konpromisoa ere. Horren erakusle dira, batetik, AENOR ziurtapen-etxeak emaniko enpresa osasungarriaren egiaztapena eta, bestetik, Berdintasuna Enpresan bereizgarria, Presidentetza, Gorteekiko Harreman eta Berdintasun Ministerioak emanikoa.

Mutualitatearen egitekoa da pertsonen osasuna arduraz zaintzea. Haren balioei dagokienez, bestalde, entitatearen 2019-2021 aldirako Plan Estrategikoan daude jasota. Hauexek dira: enpresen, langile babestuen eta haien familien premiei aurrea hartzea; mutualitate konpromisoduna eta gertukoa izatea pertsonen arteko harremanari dagokionez; eta berrikuntzan pertseberatzea.

Horretaz gainera, eraldaketa digitaleko plan estrategikoa ezartzen ari da, zeinean MC Mutual mutualitateko talde osoak parte hartzen baitu, enpresa mutualistak eta herritar babestuak erraz eta bizkor erlazionatu daitezen mutualitatearekin. Era berean, osasun-kalitateko plan bati ere jarraitzen dio, zeinaren ardatzak baitira pazientearen segurtasuna, ezagutza profesionaleko bikaintasuna eta berrikuntza, beti zerbitzu hobea eskaintzeko bidean. Hori guztia, kudeaketa-bikaintasuneko Europako zigiluak (EFQM 500+) aintzatetsitako kudeaketa arduratsuarekin.