Gestión de residuos de FRaternidad-Muprespa

Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko inkestaren emaitzak

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Ekainaren 5ean  Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Horregatik inkesta bat jarri genuen gure interes-taldeen eskura, galdera errazekin. Ekainaren 26ra arte betetzeko eskuragarri egon da.

Bizi dugun egoerarekin, izugarri handitu da maskararen eta eskularruen kontsumoa, eta horrek ingurumenerako arazo berri bihurtzeko arriskua du. Horregatik, funtsezkoa da kudeaketa egokia egitea, eta jendeak benetan hondakin horiek non botatzen dituen jakin nahi genuen.

Inkestatutakoen % 82k dio “maskarak eta eskularruak behar bezala bota behar direla, hau da, hondakinen edukiontzian”. % 13k uste du “plastikoen edukiontzian” utzi behar direla, eta % 9k “bi edukiontzietan bota daitezkeela”.

Emaitzak ikusita, atseginez ikusten dugu inkestatutako gehienek argi dutela non bota behar diren produktu horiek (hondakinen edukiontzian); hala eta guztiz ere hobetzeko tarte handia geratzen zaigu, inkestatuen % 30k ez baitaki erabilera bakarreko maskarak eta eskularruak hondakinen edukiontzian bota behar direla.

Hondakinak bereizteko dinamika horrekin jarraituz, honako galdera egin genuen: zure udalak hondakinen bilketari buruz ematen duen informazioa ezagutzen al duzu?: puntu garbiak, tamaina handiko materialen bilketa? Eta zalantzak nola argitu?

Inkestatutakoen %63k erantzun zuen “Bai, jakinaren gainean nago. Ezagutzen ditut nire hiriko garbiguneen ordutegiak eta bertara eraman ditzakedan hondakinak. %31k erantzun zuen “Zer edo zer badakit, baina horri buruzko informazio gehiago nahiko nuke”; eta %6k argi eta garbi adierazi zuen ez duela birziklapenik egiten.

Fraternidad-Muprespa mutualitatetik ingurumenaren alde egiten dugu, eta birziklatzea gure eguneroko funtsezko jardueretariko bat da. Mutuaren zentro guztiek kubo ezberdinak dituzte behar bezala bereizi ahal izateko, eta, horri esker, birziklatu egin daiteke. Gainera, ingurumen-kontzientziazioko politikari esker, azken urtean 5 tona hondakin ez-arriskutsu gutxiago sortu dira (*).

(*) Fraternidad-Muprespa mutualitateko urteko memorian eskuragarri dago informazioa hau.

 

Hondakin-bilketaren grafikoaMaskarak eta eskularruak birziklatzeko grafikoa