
FRATERNIDAD-MUPRESPA GAILENDU EGIN DA GASTEIZ HIRIKO ITUN BERDEAN
2012. urtean, Vitoria-Gasteiz Europako Hiriburu Berdea bilakatu zen. Urte horretatik aurrera, Fraternidad-Muprespa-ren Gasteizko Arreta Zentroak Gasteizko Udaletxeko Itun Berdea ekimenarekin bat egin zuen.
Orduz geroztik, aipagarria da Fraternidad-Muprespa-k egindako esfortzua, bere lan-zentroan inbertsioa egin baitu eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta kontsumo elektrikoa murrizteko. Horri esker, berotegi efektua duten gasak murriztea lortu dute.
Ekintza aipagarrienen artean, Mutualitateak VRF INVERTER aire-girotze sistema bat jarri du zentroan. Tenperatura kontrola daiteke, gune desberdinetan modu bananduan, eta beroa berreskuratzea ahalbidetzen du. Era berean, isolamendu termikoa instalatu du paramentu horizontal eta bertikaletan, zubi haustura termikoa duten aluminiozko itxitura finko berriekin eta isurtze baxua duen beirarekin batera, baita ardatz aldagarriko leihoak ere.
Gauzatu diren praktika on hauen bidez, agerian gelditu da Fraternidad-Muprespa-k duen borondatea eta konpromisoa eguneroko kudeaketarekin lotutako ingurumen-alderdiak hobetzeko, baita gure mutualisten ongizatea lortzeko ere.
Dagoeneko 792 enpresek egin dugu bat Itun Berdearekin
VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Ingurumenarekin lotutako praktika onak. Fraternidad-Muprespa

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"