Fraternidad-Muprespa mutualitateak % 12,04 igo zituen kuotak 2019an, aurreko ekitaldiarekin alderatuta

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Carlos Espinosa de los Monteros Fraternidad-Muprespa mutualitateko presidenteak, eta Carlos Aranda Erakundeko zuzendari kudeatzaileak, 2019ko ekitaldiko emaitzen kontua aurkeztu zuten. 2019 urtea arras garrantzitsua izan zen mutuaren historian, 90. urteurrena ospatu zelako eta Fraternidad-Muprespa Habana Ospitale berria ireki eta abian jarri zuelako. 

Diru-sarrerak, guztira, aurreko ekitaldiko diru-bilketarekin alderatuta % 12,04 igo zirelarik, 1.215,90 milioi eurora iritsi ziren. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduen Mutua honek % 12,72ko igoera izan zuen 2019ko ekitaldian, babestutako langileei dagokienez.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak 2.141 langile ditu bere arretarako 122 zentrotan, eta 122.078 enpresa elkartuetako 1.454.173 langileei ematen die estaldura, 197.902 autonomoez gain.  Gainera, 471.863 osasun-jarduera egin dira. 

Jasotako zerbitzuaren balorazioa ere handitu egin da, aurreko ekitaldian mutualistek emandako kalifikazioa 8,21 baitzen hamarretik, eta 2019an, berriz, 8,36. 

Prebentzio Jardueren Plan Orokorrari dagokionez, guztira 2.633 enpresatan egin dira jarduketak eta 6.304 eskaera bideratu dira Bonus kontzeptuagatik, 15.745.734 euroko zenbatekoan.

Mutualitateak CO2 HCO-2017/0020 ingurumen-ziurtagiria (Karbono-aztarna) lortu du AENORen eskutik hirugarren urtez jarraian, eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioan karbono-aztarna erregistratu da. 2019ko beste lorpen garrantzitsu bat izan da zentro guztietan AIS irisgarritasun-ziurtagiria.

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’