Gizarte-langilea

Mutualitate bateko gizarte-langileak hainbat jarduera egiten ditu, laneko istripu edo gaixotasun bat jazotakoan langileengan eragina duten gizarte-faktoreak aztertzeko helburuz; hala bada, ondoez psikosozialari heltzen dio, eta istripua izan duen langileari suspertzeko eta laneratzeko zein gizarteratzeko prozesuan lagundu ere egiten dio.
Xedea da laneko istripuak ez ditzala ekarri bizi-kalitatea galtzea eta gizarte-bazterkeria pairatzea. Laneko istripuak langilearen zein haren familiaren dinamika soziala asaldatzen du; hortaz, osasun-arreta egokiaz gain, beharrezkoa da gizarte-langileek esku hartzea, laneko istripuak edo gaixotasunak eragiten dituzten ondorioak gutxitzearren.