Plan estrategiko korporatiboa 2015-2017
2011-2014ko lehen Plan Estrategiko Korporatiboa ezartzeak Entitatean eraldaketa suposatu zuen Fraternidad-Mupresparentzat; Mutualitatearen kudeaketaren arlo ia guztietan lan egiteko modua berrikusi zen, unitate desberdinak helburu korporatiboekin antolatuz eta lerrokatuz.
Mutualitateak Plan Estrategikoan ezarritako helburuen % 90 bete zituen eta, horrela, bolumenaren araberako posizioa indartzea eta kudeaketa ratioak sektoreko batez besteko mailetara hurbiltzea lortu zuen.
2015ean,
Bigarren Plan Estrategiko hau Mutuaren barneko hausnarketa prozesu baten emaitza da. Ia 1.200 lagunek lagundu dute haren prestaketan, Entitateko langileen %60ak, Fraternidad-Muprespa profesionalak, lantalde, elkarrizketa, bilera eta inkesten bidez parte hartzeko aukera izan dutenak. Alderdirik baloratuena “Interesatutako eragileei zerbitzu nabarmena eskaintzea” izan da, eta horrek erakusten du Fraternidad-Muprespako profesionalek Mutualitatearen misio eta ikuspegi rekin bat egiten dutela.
Parte-hartze horren ondorioz, hirurteko honetan Mutualitatearen nondik norakoak markatuko dituzten helburu horiek lehenetsi dira. Gaur egun, Mutua lau ildo estrategikotan ari da buru-belarri lanean:
- Kalitatea eta gogobetetasuna.
- Konfiantza sortzea.
- Eraginkortasuna eta errentagarritasuna.
- Giza taldea.
Hiru urte hauetan, Fraternidad-Muprespa-ek beste Mutualitate bat izateko erronka jarri dio bere buruari, gure mutualitateen arazoetatik hurbil eta horiek konpontzeko bizkorra.
