COVID-19ren ondorioz jarduera eteteagatik aparteko prestazio berria

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa mutualitateak arindu egin ditu jarduera eteteagatik aparteko prestazio berria eskatzeko izapideak, COVID-19ren ondorioz alarma-egoeraren deklarazioaren eraginpeko pertsonentzat.

Prestazio hori eskatu ahal izango duzu, negozioa itxi behar izan baduzu alarma-egoeraren deklarazioa dela eta (zure EJSN egoera honen eraginpean dagoen egiaztatzeko honako tresna hau duzu), edo, bestela, aurreko seihilekoaren batez bestekoarekiko diru-sarreren % 75etik gorako galera egiaztatzen baduzu.

Prestazio berri honen tramitazioa ahalik eta gehien erraztu nahi dizugu; horregatik, Mutualitateak eskabide eredu berri bat sortu du (zehatza eta erraztua), prestazioa eskatzeko oinarrizko informazioa baino ez betetzeko.

Eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dituzu:

  • NAN, AIZ edo pasaportearen kopia bat (bi aldeetatik)
  • Ogasuneko 145 eredua, ordaintzaileari datuak jakinarazteko (Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan izan ezik)
    Aurretik eskatzen ziren gainerako agirien ordez erantzukizuneko aitorpen sinatua aurkeztu beharko da, eskaeran bertan datorrena.

Aipatutako agiriak prestatu ondoren, posta elektronikoz bidali beharko duzu zure ordezkaritzaren postontzira.

Hurrengo  zerrendan zure zentro hurbilena eta zure eskaera eta gainerako dokumentazioa zein helbide elektronikotara bidali behar duzun aurkituko duzu.

Gure Bulego Digitalean zerbitzu berri bat prestatzen ari gara, aparteko prestazio berri hori on line eskatu ahal izateko.

Jakinaren gainean edukiko zaitugu, laster prest egongo baita.

¿Te ha resultado útil?