Fraternidad-Muprespa podcast berria, autonomoen prestazioei buruzko zalantzak argitzeko

Normativa
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa mutualitateak gida bat egin zuen joan den apirilean podcast baten bidez, langile autonomoek eta aholkularitzek izan zitzaketen zalantzak argitzeko. Orain, azken orduko informazioa emateko konpromisoari jarraiki, podcast berri bat egin da prestazio berriei buruzko hainbat kontsultari erantzuteko. Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak langile autonomoentzat berriki egindako laguntza berrien gidan oinarritzen da podcast hori. 

Bertan, zenbait alderdi garrantzitsu azaltzen dira, hala nola kuotetatik salbuestea, prestazio jakin batzuk eskatzeko baldintzak eta epeak, edo horietako zeinen onura izan dezaketen denboraldiko autonomoek. 

Adibidez, gidak argitzen duenez, uztailaren 1etik aurrera, langile batek PECATA prestazioa ekainaren bukaera arte jaso badu, bi laguntza hauetako bat jaso ahal izango du: hurrengo hiru hilabeteetan kotizazioetatik salbuestea edo jarduerarekin bateragarria den jarduera uzteko prestazio berezia. Lehenengo laguntza automatikoki onartzen da, baldin eta bigarrena eskatu ez bada; bigarrena, berriz, mutuari eskatu behar zaio, eta mutuak onartu egin behar du, laguntza eskuratu ahal izateko.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak kuota-salbuespen hori ofizioz egingo duelarik, uztailekoa % 100 izango da, abuztukoa % 50 eta irailekoa % 25 aparteko prestazioa jasotzeari utzi diotenentzat, baldin eta dagokion erregimenean alta egoeran jarraitzen badute eta prestazio arrunta eskatzen ez badute. 

Jarduerarekin bateragarria den prestazio arrunt hau zertan datzan ere zehazten du gidak: oinarri arautzailearen % 70era iristen den prestazioa (660 euro inguru gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duenarentzat). Horri kontingentzia arruntei dagokien kuotaren zatia gehitu behar zaio; beraz, onura ekonomikoa hileko 930 eurokoa izan daiteke. Prestazio hori irailaren 30a arte jaso daiteke gehienez. Egun horretatik aurrera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte bakarrik kobratuko da. 

Dokumentuak deskribatzen duen beste alderdietariko bat da, zer gertatzen den autonomo batek bere negozioa ixtea erabakitzen badu. Kasu horretan, prestaziorako eskubidea mantendu eginen da, baja gauzatzen den egunera arte. Une horretatik aurrera, jarduera uzteagatiko prestazio arrunta eskura daiteke, baldin eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 330. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira. 

Bestalde, denboraldiko autonomoek ere prestazio berezi bat jasotzeko eskubidea dute, hain zuzen ere, aurreko bi ekitaldietan (2018 eta 2019) martxotik urrira bitartean gutxienez bost hilabetez kotizatu badute alta egoeran egon badira. Beste baldintza batzuen artean, ezinbestekoa da besteren kontura 120 egun baino gehiagotan lan egin ez izana 2018ko martxoaren 1etik 2020ko martxoaren 1era bitartean. 
 

¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’