Delt@ Sistema

91 418 32 40

Delt@ Sistema

2004ko urtarrilaren 1etik, 275. Erakunde Kudeatzaile Laguntzaile den neurrian, Fraternidad Muprespa erakundearekin batutakoek horri bidali behar diote, Internet bidez, bai laneko istripuen txostena bai eta Baja Medikorik gabeko istripuen zerrenda ere, Lan eta Immigrazio Ministerioa sortutako Laneko Istripuen Aitorpen Elektronikoko Sistema, (Delt@), erabilita.

Era berean, Fraternidad Muprespa erakundeak, behin txosten horiek berrikusi dituenean, lan-administrazioko agintaritzari bidaliko dizkio Delt@ sistemaren bidez.

Internet bidez bidaltzeko baldintzak

Interneterako sarrera izateaz gain, beharrezkoa da 2CA motako ziurtagiria izatea, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emana (FNMT). Norbanakoari dagozkion gakoak dituen software fitxategi bat da ziurtagiri hori, ordenagailuan instalatu beharrekoa.

Nola lortu ziurtagiri digitala eta delt@ sisteman izena eman?

Aipatutako edozein punturi buruzko informazio zabalagoa eskuratzeko, jarri harremanetan gure Harreman-zentroarekin 91 418 32 40 zenbakian, edo gure beste edozein zentrorekin, edo jo Delt@ Sistemako webgunera: https://delta.empleo.gob.es.

Pata eta rsba internet bidez bidaltzea

https://delta.empleo.gob.es helbide elektronikoan dokumentazio gehiago bidali ahal izango da: PAT edota RSB inprimakian on-line beteta, edota sorta formatuko fitxategiak bidalita -mutualitateak hala eskatzen duten mutualista guztien eskura ipiniko dien doako software batean eskuragarri (PAT2003)

Nola lortu informazio gehiago?

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gure Harremanetarako Zentroarekin 91 418 32 40 telefono zenbakira deituta. Edo, bestela, deitu gure beste edozein zentrotara edo zoaz Delt@ Sistemaren web orrira: https://delta.empleo.gob.es. https://delta.empleo.gob.es.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 0

You voted ‘up’