Laneko gaixotasunaren jakinarazpena

Dokumentu ofizial honen bidez, enpresaburuak laneko istripu eta gaixotasunei erantzuteko kontratatutako Erakunde Kudeatzaileari edo Mutuari langile baten gaixotasuna, baja edo heriotza eragin edo ez, jakinaraziko du gaixotasuna diagnostikatu osteko hiru egunak baino lehen.

Enpresak dokumentu horren bi ale helaraziko dizkio laneko istripu edo gaixotasunagatiko babesa ematen duen Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasunen Mutuari, eta beste bat langileari, eta laugarren bat enpresak izango du egiaztagiri gisa.