Gizarte Erantzukizunarekiko konpromisoa

Fraternidad-Muprespak konpromisoa du garapen iraunkorrarekin Kudeaketa Etikoaren Politikaren eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren bitartez, gure korporazio-kulturari eta Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzeko gure funtzio publikoei atxikirik diren printzipio etikoei balioa emanez.

Fraternidad-Muprespa Mutualitateak 2012an hitzartu zuen lehenengo Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Plana (2012-2014) eta bertan, Erakundearen interes-taldeekin (mutualista, langile, laguntzaile, kolaboratzaile, hornitzaile, administrazio publiko eta instituzioekin) onartutako politika ekonomiko, sozial eta ingurumeneko alorretako konpromisoak zehaztu ziren.

Gaur egun,  2016-2018  epeari dagokion bigarren planak indarrean jarraitzen du, zeinak aurrekoaren konpromisoak finkatu eta sendotzen baititu, Erakundearen estrategia lortzearen alde. Horretarako, jardunbide onenak era eredugarrian ezarri dira hainbat alorretan, segurtasun juridikoa, eraginkortasuna, jasangarritasuna, gardentasuna eta lehiakortasuna bermatzeko xedez.

2016ko urrian sortu genuen Erantzukizun Sozial  Korporatiboaren Batzordea eta bai horri, bai hainbat unitateen arteko koordinazioari esker, Erakundearen jardunbide arduratsuak sustatu ahal izan ditugu Mutualitatearen araubide juridikoaren lege-eskakizunak betez eta helburu nagusitzat honako hauek izanik: gure interes-taldeen lehiakortasuna eta aurrerapena hobetzen jarraitzea, eta errentagarritasun sozial eta ekonomikoa eskaintzea Gizarte Segurantzaren Sistema Publikoari eta, oro har, Gizarteari.

    Pacto mundial de las Naciones Unidas

    Erantzukizun sozial korporatiboaren irismena zabaltzeko helburuarekin, Fraternidad-Muprespa mutualitateak Nazio Batuen Mundu Itunarekin bat egin zuen 2010eko abuztuan, eta urtero berritu dugu ituna. La adhesión al Pacto Mundial ha sido una iniciativa voluntaria de compromiso ético, destinada a acoger como una parte integral de nuestra estrategia y operaciones, principios de conducta y acción en materia de Derechos Humanos y Laborales, Derechos Medioambientales (establecer políticas de ahorro de agua, energía, papel, control de residuos, etc.) y lucha contra la corrupción (promoción de la transparencia financiera, rechazo del soborno, malversación, favoritismos, etc.)

    Funtsean, itunarekin bat egiteak eraldatzen ari den munduaren beharrekiko gure konpromisoa eta erantzuna islatzen du. Ituna funtsezko 10 printzipiotan oinarritua dago:

    Giza baliabideak

    1. Oinarrizko giza eskubideen babesa errespetatzen dugu.

    2. Giza eskubideak urratzen konplizitaterik ez dagoela ziurtatzen dugu.

    Lan-arauak

    3. Kidetza-askatasuna eta negoziazio kolektiborako benetako eskubidearen aitorpena bultzatzen dugu.

    4. Derrigorrezko lana edo bortxaz egindakoa ezabatzearen alde egiten dugu.

    5.  Haurren lana errotik kentzearen alde egiten dugu.

    6. Laneko eta lanbideko diskriminaziozko praktikak deuseztatzea babesten dugu.

    Ingurumena

    7. Ingurumenaren aldeko ikuspegi prebentiboari eusten diogu.

    8. Ingurumen-erantzukizun handiagoa sustatzeko ekimenak bultzatzen ditugu.

    9. Ingurumena errespetatzen duten teknologien garapena eta hedapena sustatzen ditugu.

    Ustelkeriaren aurka

    10. Ustelkeria ororen kontra lan egiten dugu, estortsioa eta eroskeria barne.

    ¿Te ha resultado útil?
    Vote down!

    Puntuak: -5

    You voted ‘down’