Langile autonomoentzako laguntza berriak

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Langile autonomoen kolektiboaren laguntzarekin jarraitzeko laguntza berriak ezarri dira, alarma-egoeran sortutako jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa osatzeko. Laguntza horiek uztailaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

  • Ekainaren 30era arte CATA.COVID-19 prestazio berezia kobratu duten onuradunek ez dituzte uztaileko kotizazio sozialak ordaindu beharko, eta abuztuan %50eko salbuespena izango dute eta irailean %25ekoa (baldin eta hilabete horietan erregimen berezian alta egoeran badaude eta hurrengo ataleko prestazioa eskatzen ez badute).
  • Alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioak oraindik jasaten ari diren autonomoek ohiko prestazioaren baliokide den prestazioa jaso ahal izango dute jarduera uzteagatik, baldin eta, azkenean, hirugarren hiruhilekoko fakturazioa 2019. urteko aldi berekoa baino % 75 txikiagoa bada, eta hiruhileko horretako etekin garbiak 5.818,75 eurotik gorakoak ez badira. Garrantzitsua da azpimarratzea uztailaren 1etik aurrerako prestazioa jasotzeko eskubidea izateko eskaerak uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar direla. Uztailaren 15ean egun berean edo geroago aurkeztuz gero, aurkeztu eta hurrengo egunean izanen dira prestazioaren ondorioak. 2020ko hirugarren hiruhilekoa igarotakoan, epe horren etekinak ezagutu bezain pronto, baldintzak betetzen diren egiaztatuko da eta, hala badagokio, prestazioak zuzenduko dira. Prestazioa jasotzen den bitartean, langile autonomoak aitortutako eskubideari eusteko baldintza ekonomikoak beteko ez dituela ikusten badu, bere borondatez uko egin ahal izango dio prestazioari.
  • Jarduera uzteagatiko aparteko prestazio bat ere sortu da, horren baliokidea, martxoko aparteko prestazioa jaso ezin izan duten denboraldiko autonomoen kolektiboarentzat. Prestazio honen ondorioetarako denboraldiko langiletzat hartu da azken bi urteetan soilik Langile Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) edo Itsasoko Langileen Erregimen Berezian lan egin duena, martxotik urrira bitartean, eta erregimenean alta emanda dagoena, urtean gutxienez bost hilabetez, aldi horietako bakoitzean, eta 2020an 23.275 euro baino gehiago irabazten ez badu. Aurreko prestazioarekin gertatzen den bezala, nabarmendu behar da ekainaren 1etik aurrera prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, eskaerak uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko direla. Uztailaren 15ean egun berean edo geroago aurkeztuz gero, 45 eguneko prestazioa galduko lukete, prestazioaren ondorioak aurkeztu eta hurrengo egunean sortuko liratekeelako.
Prestazio berrien azalpen-edukia

Fraternidad-Muprespa mutualitatearen atari korporatiboan prestazio hauek eskatu eta tramitatzeko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.

 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’