Fraternidad-Muprespa prestazioetara bideratutako zenbatekoa bikoiztu du urtearen lehen erdian

General

Aurtengo lehen sei hilabeteetan, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutuak, prestazioak ordaintzeko zenbatekoa % 205era igo zuen. Hala, COVID-19 birusaren eragin ekonomikoa gure herrialdeko milaka familiatan arintzen lagundu du mutuak. Prestazio onartuen kopurua handitu egin da langile autonomoen jarduera uzteagatiko aparteko prestazioaren ondorioz, 2019an 80 eskaera egin baitziren, eta aurten dagoeneko 93.000 baino gehiago egin direlako. Iaz, 202.442 euro erabili ziren prestazio horretarako. Aurten 231 milioi eta erdi euro baino gehiago izan dira.  

Kontingentzia arruntagatiko aldi baterako ezintasun prestazioei dagokienez, onartutako prestazio kopuruan eta ordaindutako zenbatekoan horiek ere hazi dira, % 41,6 hain zuzen ere. 2019ko lehen erdian 259 milioi euro eta 107.000 prozesu izan ziren, eta 2020ko lehen seihilekoan 367 milioi euro eta 152.000 prozesu.  

Eritasun larriak jotako adingabeak zaintzeko prestazioak gora egin du ere: prozesuak % 20,8 igo ziren, eta horiek ordaintzeko zenbatekoa ere, % 25,4. 

Aurtengo lehen sei hilabeteetan, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, behera egin zuten prestazioak hauexek izan ziren: laneko kontingentziagatiko aldi baterako ezintasuneko prestazioa eta haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko prestazioa. Lehenengoaren kasuan, lanbide-kontingentziagatiko aldi baterako ezintasunekoa, 8.000 prozesu baino gehiago jaitsi ziren eta 4,4 milioi euro gutxiago ordaindu ziren, lan egindako ordu kopurua gutxitu zelako, konfinamenduagatik eta funtsezkotzat jo ez ziren jarduerak aldi baterako geldi izanagatik. 

Haurdunaldiko eta edoskitze naturaleko arriskuagatiko prestazioaren zenbatekoa % 16,3 jaitsi zen, 14,7 milioi eurotik 12,3 milioi eurora. Haurdunaldian edo 9 hilabetetik beherako edoskitze aldian lan-kontratua etenda duten langileei ematen zaien prestazioa da. Langilearen egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera aldatzeko beharra dagoenean baina aldaketa hori ezinezkoa den egoerari zuzenduta dago. 

Prestazio horien ordainketarekin batera eta Espainian alarma-egoera deklaratu zenetik, hau da, joan den martxoaren 14tik, Fraternidad-Muprespa mutualitateak ehun ekintza eta ekimen baino gehiago egin ditu, enpresa mutualistek, langile babestuek eta aholkulariek informazio eta tresna teknologiko ugari izan dezaten, kudeaketak errazago egiteko. Halaber, Komunikazio eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Sailek emandako informazioa areagotu egin da, “normaltasun berrira” itzultzeko beharrezkoa baita.   
 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 1

You voted ‘up’