Fraternidad-Muprespak ia 1.000 milioi euroko diru-sarrera eduki du 2016ko ekitaldian

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaile Fraternidad-Muprespak 990 milioi euroko diru-sarrerak erdietsi ditu, 2015ean baino %2 gehiago.

Presidente Carlos Espinosa de los Monterosek eta zuzendari kudeatzaile Carlos Arandak aurreko ekitaldiko emaitzak aurkeztu dituzte; horren harira, azpimarratu dute Mutualitateak diru-sarrerak handitu dituela, 2015eko diru-bilketan baino %2,79 gehiago, hain zuzen ere.

Espinosa de los Monterosen hitzetan, “sektoreko zifrek aditzera ematen dute Espainiako ekonomiaren joera goranzkoa dela oraindik, kontingentzia arrunteko emaitzak txarrak izan diren arren oro har eta, hartara, baita gure Mutualitatearentzat ere”.

Fraternidad-Muprespak bere ahalmena eta kaudimena erakutsi ditu; izan ere, 45,8 milioi euro eman dizkio Gizarte Segurantzari, bai eta 9,4 milioi euro ere gizarte-laguntzako erreserba osagarriari.

Halaber, laneko istripua pairatu zuten 45.000 langile baino gehiagori suspertzen lagundu die Mutualitateak, eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritu da gaixotasun arrunt edo lanetik kanpoko istripuren bat jasan zuten 100.000 langile baino gehiagoren segimendua egiten; horretarako, proba diagnostikoak, terapeutikoak eta errehabilitaziokoak bizkortu ditu.

Hori guztia gutxi balitz, eta ezbehar-kopurua murrizteko helburuz, ezbeharrei buruz ikertzeko eta aholku emateko 14.632 jarduera egin dira. Fraternidad-Muprespak enpresentzako pizgarria ere kudeatu du Bonus 2014 kanpainaren baitan, non 6,2 milioi euro lortu diren.

Fraternidad-Mupresparen egitekoa eta ikuspegia da enpresa elkartuetako langileen osasuna sendatzea, zerbitzu bizkor eta profesionala dela medio; hori ezinezkoa izango litzateke 122 laguntza- eta kudeaketa-zentroetatik jo eta ke diharduten 2.010 langileengatik izango ez balitz.

Espinosa de los Monterosek gogorarazi du “2017an amaitutzat ematen dela Fraternidad-Mupresparen II. Plan Estrategikoa, eta 2018an beste bati ekingo zaiola”. Horren xedeak izango dira, besteak beste: bezeroarekiko harremana hobetzea; lanera ez agertzea murriztea, esku hartzen duten pertsona guztien talde-lanaren bitartez; osasun-bikaintasunari jarraitutasuna ematea; eta eraldaketa digitala eta berrikuntza sendotzea, betiere langileen konpromisoaren bidez.

Gure kalitate-oinarriei eta gizarte-erantzukizun korporatiboari jarraikiz, 2016an hainbat ziurtapen lortu ditu Mutualitateak, esate baterako: QH+ zigilua, laguntza-kalitatekoa; Bequal plus bereizgarria, desgaitasunarekin erantzukizunez jokatzen duen erakundea den aldetik; edota Prevencionar saria, lan-arriskuen prebentzioko komunikazioaren alorrean.

Carlos Arandak, bere aldetik, azpimarratu du “Mutualitateak ematen dituen prestazio bereziak, gizarte-laguntzako erreserbaren kargura, handitu egin direla 2016an, eta datozen ekitaldietan horiek bultzatzeko asmo irmoa duela”. 2016an, Fraternidad-Muprespak 824 laguntza eman ditu (1.308.149,39 euro), hots, 2015ean baino %92,72 gehiago, alegia.

Aranda, bestalde, zentroen sarea berritzeari buruz ere mintzatu da, langile babestuei eskaintzen dien laguntza-kalitatea hobetzea helburu duena. Aipatu berrikuntzak 43 milioi euroko inbertsioa dakar berekin, eta 17 laguntza-zentro hartzen ditu barnean, baita Fraternidad-Mupresparen ospitale berriaren eraikuntza ere, Madrilgo Paseo de La Habana kalean; 2018an irekiko omen ditu ateak ospitaleak, eta mutualitateen sektoreko osasun-teknologian aitzindari izatea espero da.

Jarraian, Fraternidad-Muprespako sei kolaboratzailek aitorpena jaso dute Mutualitateari zintzo izateagatik.

  • ASESORÍA TÉCNICA TARRAGONA LABORAL, S.L. - Tarragona.
  • BYB SERVINASE, S.L.- Errioxa.
  • J.Y.M. ILLESCAS GESTIÓN, S.L. - Illescas, Toledo.
  • P.3 GARCÍA GARCÍA, S.L. - Salamanca.
  • STAFF DE ASESORAMIENTOS S.L. - Huelva.
  • TOLEDO & ASOCIADOS DELEG. CASTELLANA, S.L. - Madril.

Ondoren, batzar orokorrari azken emateko, iraunkortasun-sariak eman zaizkie Mutualitatean 25 eta 50 urtez lan egin dutenei.

¿Te ha resultado útil?