Gizarte Erantzukizunarekiko konpromisoa

Fraternidad-Muprespak konpromisoa du garapen iraunkorrarekin Kudeaketa Etikoaren Politikaren eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren bitartez, gure korporazio-kulturari eta Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzeko gure funtzio publikoei atxikirik diren printzipio etikoei balioa emanez.

Fraternidad-Muprespa Mutualitateak 2012an hitzartu zuen lehenengo Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Plana (2012-2014) eta bertan, Erakundearen interes-taldeekin (mutualista, langile, laguntzaile, kolaboratzaile, hornitzaile, administrazio publiko eta instituzioekin) onartutako politika ekonomiko, sozial eta ingurumeneko alorretako konpromisoak zehaztu ziren.

Gaur egun,  2016-2018  epeari dagokion bigarren planak indarrean jarraitzen du, zeinak aurrekoaren konpromisoak finkatu eta sendotzen baititu, Erakundearen estrategia lortzearen alde. Horretarako, jardunbide onenak era eredugarrian ezarri dira hainbat alorretan, segurtasun juridikoa, eraginkortasuna, jasangarritasuna, gardentasuna eta lehiakortasuna bermatzeko xedez.

2016ko urrian sortu genuen Erantzukizun Sozial  Korporatiboaren Batzordea eta bai horri, bai hainbat unitateen arteko koordinazioari esker, Erakundearen jardunbide arduratsuak sustatu ahal izan ditugu Mutualitatearen araubide juridikoaren lege-eskakizunak betez eta helburu nagusitzat honako hauek izanik: gure interes-taldeen lehiakortasuna eta aurrerapena hobetzen jarraitzea, eta errentagarritasun sozial eta ekonomikoa eskaintzea Gizarte Segurantzaren Sistema Publikoari eta, oro har, Gizarteari.

Nazio Batuen Mundu Ituna

Fraternidad-Muprespan, erantzukizun sozial korporatiboaren irismena zabalduz, Nazio Batuen Mundu Itunarekin bat egin genuen 2010eko abuztuan. Mundu Itunari atxikitzea konpromiso etikozko borondatezko ekimen bat izan da, giza eskubideei, lan eskubideei eta ingurumen eskubideei (ura, energia eta papera aurrezteko eta hondakinak kontrolatzeko eta abarretarako politikak ezartzea) dagokienez eta ustelkeriaren aurka egiteari dagokionez (finantza gardentasuna sustatzea, eroskeriari, bidegabeki erabiltzeari eta faboritismoei uko egitea, etab.) gure estrategia eta eragiketen eta portaera eta ekintza printzipioen parte integral gisa hartzeko.

Funtsean, itunarekin bat egitea eraldatzen ari den mundu baten beharrekiko gure konpromisoa eta erantzuna da, adierazpen eta konbentzio unibertsaletako oinarrizko 10 printzipiotan oinarritua:

Giza baliabideak

  • Fraternidad-Muprespa, giza eskubideen alde
  • Giza eskubideen urraketa
  • Fraternidad-Muprespa eta elkartzeko askatasuna
  • Fraternidad-Muprespa nahitaezko lanaren eta behartzearen aurka
  • Haurren lana errotik kentzea

Lan eskubideak

  • Laneko eta lanbideko diskriminaziozko praktikak deuseztatzen laguntzea

Ingurumen eskubideak

  • Fraternidad-Muprespa ingurumenaren alde
  • Ingurumen erantzukizun handiagoa sustatzen duten ekimenak errespetatzeko eta bultzatzeko ekimenak
  • Teknologia ekologikoen zabalkundea

Ustelkeriaren aurka egitea

  • Fraternidad-Muprespa ustelkeriaren, estortsioaren eta eroskeriaren aurka
¿Erabilgarria izan al zaizu eduki hau?
(reset)
¡Mila esker zure botoagatik!

Puntuak: -4