Fraternidad-Muprespa mutualitatearen organigrama

Fraternidad-Muprespa mutualitateko zuzendari kudeatzailearen eta eginkizun betearazleak dituzten gainerako langileen ordainsariek zenbait muga bete behar dituzte. Hain zuzen ere, martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuak (enpresa-sektore publikoko eta beste erakunde batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-erregimena arautzen duena) talde bakoitzerako ezartzen dituen mugak; beraz, ordainsari horiek Zuzendaritza Batzordeak finkatuko ditu, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 71.8 artikuluan xedatutakoaren arabera (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina aldatzen duen abenduaren 26ko 35/2014 Legeak emandako idazketan, Gizarte Segurantzako lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateen araubide juridikoari buruzkoa).

Ordainsari horien araubidearen erregelamendua garatu gabe dago (35/2014 Legearen azken xedapenetako bosgarrena).

Carlos Aranda Martín. Zuzendari kudeatzailea

Nekazaritzako ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritza Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan, eta Politika eta Soziologiako lizentziaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

Fraternidad-Muprespa mutualitateko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten 2010eko maiatzean. Izendatu arte, TRAGSA taldeko zuzendari nagusia zen. Estatuko funtzionarioa izan da, izan ere, Espainiako eta Europako administrazioko hainbat lanpostutako zuzendari gisa jardun du bere jardunbidean zehar: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa; Nekazaritza Harremanetarako Institutua; FAO-NBE Elikadura eta Nekazaritzarako; Erromako Enbaxada Espainiarra; Europar Batasuneko Espainiaren Ordezkaritza Iraunkorra Bruselan; Industrializazio eta Nekazaritzako Elikagaien Merkataritza Zuzendariordetza Nagusia.

 

Antero Fernández de la Mela Muñoz. Idazkari nagusia

Zuzenbidean lizentziatua, Madrilgo Complutense Unibertsitatean.

1989an Mutua Rural de Previsión Social (MUTRAL) erakundeko zuzendari probintzial izendatu zuten Valladoliden. 1998ko abuztuan, Fraternidad mutualitatearen  Afiliazioa-Zerga-bilketa saileko zuzendari laguntzaile izendatu zuten Madrilen. 2001ean Fraternidad-Muprespa mutualitateko Sare Kudeaketa saileko zuzendari izendatu zuten, eta beranduago, 2011n,  Mutualisten Defentsarako saileko zuzendari izendatu zuten.

2012ko abenduan Mutualitateko idazkari nagusi izendatu zuten, egun oraindik duen kargua hain zuzen ere.

 

Esteban Mate de Miguel. Kudeaketako zuzendariorde nagusia

 

Zientzia Fisikoetako lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Zuzendaritza Estrategikoko eta Berrikuntzaren Kudeaketako masterra (Madrilgo Carlos III Unibertsitatea). Ezagutzaren Kudeaketako graduondokoa (Universitat Oberta de Catalunya) eta Industria Antolakuntzako Eskolako (EOI) Negozio Adimeneko goi-mailako ikastaroa.

Osasun arloko graduondoko ikasketak ere baditu, Osasun-erakundeen lidergo eta eraldaketako diploma lortu baitzuen Deusto Business School-en, osasunaren hiru helburuen testuinguruan.

2003ko urtarrilean hasi zen lanean Fraternidad-Muprespa mutualitatean. 2007an Antolaketa eta Plangintza saileko zuzendari izendatu zuten eta 2015eko uztailean Kudeaketako zuzendariorde nagusia.

Bere ibilbide profesionalean, Mutualitateko proiekturik handienetako baten buru izan da, Plan Estrategiko Korporatiboarena alegia. Plan hori lanerako filosofia eta era berriaren oinarria da eta Erakundearen ikuspegi globala ematen du, Mutualitatearen kudeaketan berrikuntza sustatzeko.

 

Natalia Fernández Laviada. Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusia

 

Zuzenbideko lizentziaduna (Kantabriako Unibertsitatea). Laneko Arriskuen Prebentziorako Masterra, segurtasun, higiene industrial, ergonomia eta psikosoziologian (Gizarte Graduatuen Unibertsitate Eskola). Enpresen Kudeaketako Antolaketa eta Berrikuntzako unibertsitate-aditua (Ekonomia Fakultatea). Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza eta Kudeaketako graduondokoa (Enpresen Administrazio Fakultatea). Gizarte Segurantzako adituaren graduondokoa (Gaztela-Mantxa Unibertsitatea). Protokolo eta Harreman Instituzionalen Nazioarteko Masterra (Osasunaren eta Gizarte Ongizatearen Europako Institutua).

2002an Fraternidad-Muprespa mutualitatean lanean hasi zen, harrera-sailean, eta ondoren, zerbitzu-kudeatzaile eta Kantabriako zuzendari probintzial izan zen. 2011n Antolakuntza eta Sareko zuzendariorde nagusi izendatu zuten; egun, 2015etik, Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusia da.

Artikulugilea eta irakaslea da, eta segurtasunari eta osasunari, aniztasunari eta berdintasunari, lidergoari, gizarte segurantzari eta mutualitateei buruzko biltzarretan, mahaietan eta foroetan ehunka aldiz parte hartu du.

 

Pedro Serrera Cobos. Informazio Sistemetako eta Zerbitzuetako zuzendariorde nagusia

 

Telekomunikazioko goi-mailako ingeniaria, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Certified Information Security Manager (CISM), ISACA elkartean. Master ikasketak Zuzendaritza Ekonomiko-finantzarioan, Finantza Ikasketen Zentroan (CEF).

2002an Fraternidad-Muprespa mutualitatean lanean hasi zen, eta Garapeneko zuzendari eta Informazio Sistemen zentroko zuzendari (CIO) izan da. 2011ko urtarrilean Informazio Sistemen zuzendariorde nagusi izendatu zuten; egun, Informazio Sistemetako eta Zerbitzuetako zuzendariorde nagusia da.

Bere jardunbidea informazio sistemei lotuta egon da, bai aholkularitzan eta bai Mutualitatean bertan.

 

Rafael Doménech Gironi. Aholkularitza eta zerbitzu juridikoetako zentroko zuzendariaRafael Doménech Gironi. Aholkularitza eta zerbitzu juridikoetako zentroko zuzendaria

Zuzenbideko lizentziaduna, Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1970-1975). Madrilgo Abokatuen Elkargoko kide jardulea 1977tik. Lanbide Zerbitzuen Administrazio Instituzionaleko eta Soldatak Bermatzeko Funtseko letradua izan da.

1995ean La Fraternidad mutualitateko Aholkularitza Juridikoaren Sailean lanean hasi zen. Aholkularitza eta zerbitzu juridikoetako zentroko zuzendaria da 1999tik.

 

Manuel Porrua García. Giza Baliabide eta ESK zentroko zuzendariaManuel Porrua García. Giza Baliabide eta ESK zentroko zuzendaria.

Zuzenbideko gradua Madrilgo Urrutiko Unibertsitatean, Merkatuko Ikerketa eta Tekniketako lizentziaduna Universitat Oberta de Catalunya-n eta Estatistikako diplomaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Giza Baliabideetako Executive Masterra (Garrigues), Senior Professional in Human Resources – International (SPHRi), Berrikuntzaren Kudeaketako Masterra (La Salle) eta Informazio Sistemen Zuzendaritzako Masterra (IDE-CESEM).

2000. urtean sartu zen Fraternidad-Muprespa mutualitatean, eta hainbat lanpostutan aritu zen Informazio Sistemen sailean. 2011. urtean, Giza Baliabideen Kudeaketa Saileko zuzendari izendatu zuten, eta, 2013an, Giza Baliabideen eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren zentroko zuzendari kargua hartu zuen.

 

Arturo Ruiz Díez. Finantza eta Kontabilitate zentroko zuzendariaArturo Ruiz Díez. Finantza eta Kontabilitate zentroko zuzendaria.

Industriako goi-mailako ingeniaria, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Informazio-sistemen aholkularitzan hasi zen lanean, betiere finantza-arloan. 2004an, Fraternidad-Muprespa mutualitatean hasi zen lanean, informazio ekonomikoaren sistema berriaren proiektuaren zuzendari. Gerora, Informazio Sistemetako zuzendariordetza nagusian hainbat lanpostu izan zituen. 2008an, Ordainketa, Kontabilitate Erregistro eta Inbentario saileko zuzendari izendatu zuten, eta, 2019ko urritik aurrera, Finantza eta Kontabilitate Zentroko zuzendaria da. Hala, finantza-sistemak garatzeko eta sistema horiek Gizarte Segurantzako kontabilitate-sisteman integratzeko lanean jarraitzen du ekonomia-arloan. 

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 2

You voted ‘up’