Egiaztatutako karbono-aztarna, ISO 14064-1:2006

Fraternidad-Muprespa mutualitatean, erakundearen konpromiso estrategikoari eta sozialari erantzunez eta erantzukizun sozialeko eta jasangarritasuneko tresna den aldetik, klima-aldaketarekin lotutako arriskuak ebaluatzea erabaki da; are gehiago, bere karbono-aztarna egiaztatu nahi izan da, bere jarduerak ingurumenean duen eragina ezagutzeko.

Eta zer da karbono-aztarna? Jarduera baten ondorioz atmosferara isurtzen diren berotegi-efektuko gasen emisioen kantitate osoa neurtzen du karbono-aztarnak.

Hau da, gure jardueraren eragina borondatez neurtzen dugu, berariazko irizpide batzuen arabera, horretaz jabetzeko, garden izateko eta hori murrizteko neurriak hartzeko.

Egiaztapenak mutualitatearen jarduerak biltzen ditu, eta hiru irismen ezartzen ditu:

  • 1. irismena: Berotegi-efektuko gasen zuzeneko emisioak.
  • 2. irismena: Berotegi-efektuko gasen zeharkako emisioak, energiaren ondoriozkoak
  • 3. irismena: Berotegi-efektuko gasen zeharkako beste emisio batzuk

Certificado GHG Protocol

Certificado GHG Protocol Hospital Fraternidad-Muprespa Habana

¿Que te ha parecido el contenido?