
Etika- eta jokabide-kodea
Fraternidad-Muprespa mutualitatearen xedea, kudeaketa arduratsu eta etikoa indartzeaz gain, gure mutualista eta gainontzeko interes-taldeek Erantzukizun Sozialaren helburu eta balioei buruz ohar daitezen sustatzea da.
Xede horrekin, eta indarrean dagoen legeria eta araudia betetzeaz harago, Giza Eskubideen errespetuarekiko konpromisoak, korporazio-gobernu onaren jardunbideek eta dibertsitatearen kudeaketak bultzatzen dute gure lana. Horrez gain, berdintasun, gardentasun, zuzentasun eta ustelkeriaren aurkako borrokarekiko konpromisoa duten nazioarteko erakunde eta ekimenen borondatezko atxikimendua sustatzen dugu.
Fraternidad-Muprespa mutualitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2021ean, bere Etika-kodea eta Jokabide-kodea berrikustea onartu zuen, eta horren ondorioz, Etika- eta jokabide-kodea bakar bat egin zen. Kode horretan, erakundeak interes-talde ezberdinekin eduki beharreko balioak definitu ziren, bere jardueran kudeaketa etikoa eta arduratsua lortzeko, bai eta Mutualitatean lan egiten duten pertsonek bete beharreko jarraibideak eta jokabideak ere.

Hauek dira gure Etika- eta jokabide-kodearen helburuak:
- Izaera etikoari dagokionez Erakundearen estrategia zehaztea.
- Erakundeko kideek Etika- eta jokabide-kodean ezarritakoa ezagutzea eta horri jarraiki aritu daitezen sustatzea.
- Zuzendaritzaren, Langileen eta Interes-taldeen konfiantza sendotzeko tresna izatea.
- Mutualitatearen gizarte erantzukizuna garatzeko eraginkorra izatea.
- Gogoeta egiteko eta analisiak garatzeko mekanismoa sortzea: Gai etiko garrantzitsuak identifikatzea.
- Etorkizunean sortu ahal diren arazo etikoak aurreikustea.
- Komunikazio korporatiborako tresna izatea, Erakundearen ekintzak egiaztatzeko.
Jasangarritasunari buruzko urteko memoriak (Global Reporting Initiative)
Fraternidad-Muprespa mutualitatean, Global Reporting Initiative (Standard GRI4) ekimenak proposatzen dituen gomendioen, giden eta jarraibideen arabera gizarteari informazioa emateko eskakizuna zehaztu dugu, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legea betetzeko. Lege horrek Urteko Jasangarritasun Memoriak egitera eta aurkeztera behartzen ditu Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitateak.
Urtero, gure interes-taldeen eta, oro har, gizartearen alde egindako jardueraren laburpen zorrotza egiten da, honako eduki hauek biltzen dituena: kudeaketaren gardentasuna; korporazioaren gobernu egokia; ingurumenarekiko konpromisoa; lan-harremanen hobekuntza; irisgarritasun- eta inklusio-politikak, aniztasun- eta berdintasun-politikak; giza eskubideen defentsa eta borondatezko lan korporatiboko ekintzak. Memoria hori Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Enpresen Gizarte-erantzukizuneko Memoria Sisteman erregistratu eta argitaratzen da.

Nazio Batuen Munduko Ituna
Fraternidad-Muprespa mutualitateak 2011n sinatu zuen Nazio Batuen Munduko Itunari (Global Compact) atxikitzeko konpromisoa, eta 2016ko azaroan berritu egin zuen. Itunari atxikitzeak gure konpromisoa formalizatzen du, giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta ustelkeriaren aurkako arloetako funtsezko balioak gure eragin-esparruan hartu, babestu eta aldarrikatzeko.

Adierazpen eta Konbentzio Unibertsaletatik datozen oinarrizko printzipio hauetan oinarritzen da Munduko Ituna:
Giza baliabideak
- Nazioartean onartutako giza eskubideen babesa sustatzea eta errespetatzea.
- Giza eskubideen urraketan konplize ez izatea.
Lan eskubideak
- Elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiborako eskubidearen aitorpena bultzatzea.
- Bortxazko lana edo derrigorrez egindakoa desagerraraztea.
- Haurren lana errotik kentzen laguntzea.
- Laneko eta lanbideko diskriminaziozko praktikak deuseztatzen laguntzea.
Ingurumen eskubideak
- Ingurumenaren aldeko ikuspegi prebentiboa bultzatzea.
- Ingurumen-erantzukizun handiagoa sustatzea.
- Ingurumena errespetatzen duten teknologien garapena eta hedapena bultzatzea
Ustelkeriaren aurka egitea
- Ustelkeria-mota guztien kontra lan egitea, estortsioa eta eroskeria barne.
Fraternidad-Muprespa mutualitateak urtero Aurrerapen Txostena prestatzen du Munduko Itunerako. Horrekin, 2015erako, jarduera-mailaren 21 adierazleak bete ziren eta Munduko Itunaren "Maila aurreratua” aintzatespena lortu genuen.
Emakumeak ahalduntzeko printzipioak
Munduko Itunari atxikitzearen ondorioz, gure erakundeak Emakumeak ahalduntzeko printzipioekin duen konpromisoa berritu egin da. Ekimen hori UNIFEMek (Nazio Batuen Emakumearen Garapenerako Funtsa) eta Nazio Batuen Mundu Itunak (Global Compact) sustatu dute.

UNIFEMek enpresei deialdi bat egin nahi die zazpi printzipio hauei babesa eman diezaien, eta Fraternidad-Muprespa mutualitateak halaxe egin du:
- Maila goreneraino genero berdintasuna bultzatzea.
- Lanean gizonezkoak eta emakumezkoak erabat berdin tratatzea, giza eskubideak eta baztertze-eza errespetatu eta defendatzea.
- Langile guztien (gizonezko zein emakume) osasuna, segurtasuna eta ongizatea zaintzea.
- Emakumeen hezkuntza, heziketa eta garapen profesionala sustatzea.
- Emakumeek indarra lor dezaten enpresa-garapeneko jarduerak zein horniketa kateei eta marketinari buruzkoak gauzatzea.
- Berdintasuna sustatzea komunitateetako ekimenen bitartez.
- Genero berdintasunaren alde egindako aurrerapausoak ebaluatu eta zabaltzea