Beste MCSSekin hitzarmenak

Fraternidad-Muprespa mutualitateak indarreko lankidetza-hitzarmenak ditu Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten beste mutualitate batzuekin: Asepeyo, Ibermutua, Mutua Universal, Cesma, MC Mutual, Activa Mutua, Umivale eta Unión de Mutuas.

 Lankidetza hitzarmen hauek helburu hauek dituzte:

  • Sektorearen barruan dauden baliabideak optimizatzea.
  • Baliabide propioak dituzten mutualitateen zentroetan aseguratutako langileei laguntza ematea.
  • Kontrol- eta jarraipen-kontsultak hobetzea, mutualitateek kontingentzia arrunten aldi baterako ezintasunaren kudeaketan duten eginkizunaren barruan.
  • Laguntza-zentroen sarea zabaltzea, laneko istripuren bat izanez gero aseguratutako langileak joan daitezen.

Mutualitateen baliabide propioak optimizatzen lan egiten jarraitzen dugu, lan-hitzarmenak eginez osasun-laguntza emateko. Testuinguru horretan, Asepeyo, Fraternidad-Muprespa eta MC Mutual mutualitateen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, eta 2019ko martxoan ekin zitzaion +compromiso ekimenari.

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: -2

You voted ‘up’