Nor gara?

Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea gara, eta 90 urte baino gehiago daramagu lan-istripua edo gaixotasun profesionala izan duten pazienteak sendatzen eta zaintzen; konpromisoa eta konfiantza dira gure bereizgarriak.

Mutualitatean 2.000 langilek baino gehiagok lan egiten dugularik, enpresa elkartuei eta haien langileei eguneroko lana erraztu nahi diegu, aholkulariei lagundu nahi diegu eta atxikitako autonomoak babestu nahi ditugu. Profesionaltasuna eta esperientzia, horiek dira bereizten gaituzten ezaugarriak.

Gure lana beti eraginkortasunez eta profesionaltasunez egin behar dugu honako kudeaketa hauetan: prestazio ekonomikoetan, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen ondoriozko osasun-laguntzan eta errehabilitazioan eta legeak araututako prebentzio-jardueretan.

Orobat, hauek kudeatzen ditugu:

  • Norberaren konturako langileen jarduera etetea.
  • Haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko prestazioak.
  • Eta minbiziak edo gaixotasun larriek eragindako adingabekoak zaintzeagatiko prestazioak.

90.000 m2 baino gehiago ditugu osasun- eta administrazio-instalazioetan, 115 zentrok osaturiko sare propioa, ospitale bat Madrilen eta mutualitate arteko bi zentro.

Historia

1929. urtean, Bilbon, sortu zuen La Fraternidad fundazioa Escolástico Zaldívar Aguarón presidenteak. Ondoren, urte horretan bertan, urriaren 19an, Madrilgo Gacetan argitaratu zen fundazioaren onarpena.

 

60ko hamarkada

Espainiako hiri nagusietan presentzia zuelarik, erakunde oparoa bihurtu zen.

70ko hamarkada

Benetako hedapena hasi zen: 1973. urtean Paseo de La Habana Ospitale Zentroa inauguratu zuten Madrilen, eta laguntza eta prebentzio zentroak irekitzen jarraitu zuten. Aldi berean, prestakuntza akademiko eta zientifikoko etaparen buru izan zen, eta 1977an bere lehen sinposioa antolatu zuten. Bi urtez behingo hitzordua da orain.

80ko hamarkada

Fraternidad fundazioak hedapen-etapa hori finkatu zuen eta 14 mutualitate baino gehiago xurgatu zituen.

90ko hamarkada

Fraternidad eta Muprespa Mupag Previsión erakundeen batzar nagusiek bi mutualitateen bat-egitea onartu zuten 1998ko abenduaren 31n, eta hirugarren postua lortu zuten sektorean.

XXI. Mendea

Madre de Dios eguneko ospitalea inauguratu zen, hots, gaur egun Madrilgo probintzia-zuzendaritza. Bilakaera digitala hasi zen. 2010ean Carlos Aranda gerente berria iritsi zen, eta lehen Plan Estrategiko Korporatiboari (PEC) ekin zitzaion. 2015ean, Fraternidad-Muprespa Habana ospitale berria eraikitzen hasi ziren, aurrekoaren orube berean, eta 2019ko apirilean ireki zuten. LEED Platino ziurtagiria lortu zuen eta traumatologiako erreferente bihurtu zen.

 

Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Gizarte Segurantzako 275. Mutualitate Laguntzaileak, IFZ G82287228 duenak, hemen du egoitza soziala: plaza Cánovas del Castillo, 3, 28014, Madril.

Zein Mutualitatek jarduten dute lanean Gizarte Segurantzarekin?

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak (MCSS) izaera pribatuko enpresarien erakundeak dira, irabazteko asmorik gabekoak; helburu bakartzat dute Gizarte Segurantzaren kudeaketarekin laguntzea, eta lurralde nazional osoan zehar lan egiten dute. Hainbat prestazio hartuko dira kontuan kudeaketan laguntzerakoan.

MCSS desberdinek enpresa eta langile autonomo guztien eskura jartzen dituzte beren zerbitzuak, ezer ez ordaindu beharrik gabe. Izan ere, derrigorrezkoa da mutualitate batekin bat egitea edo hari atxikitzea.

Enpresak mutualitatearekin bat egiteak hainbat irismen izan ditzake:

  • Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingentzien  kudeaketa, osasun eta ekonomia aldetik.
  • Kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezgaitasunaren prestazio ekonomikoaren kudeaketa (aukerakoa).

Enpresak Mutualitatearekin bat egitean, enpresak bere langileengatik ordaindutako kuoten edo kotizazioen ehuneko edo zati bat jasoko du mutualitateak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik (TGSS). Horrez gain, aldi berean, kontratuak iraun bitartean, enpresak hitzartutako zerbitzuak erabiliko ditu (osasun zerbitzuak, zerbitzu ekonomikoak, etab.).

Langile autonomoaren kasuan, estalduraren irismena desberdina izango da langile autonomo motaren arabera, eta Lan Autonomoaren  Estatutuaren eta Lan Autonomoaren Premiazko Erreformei buruzko urriaren 24ko 6/2017 Legearen arabera arautuko da.

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioarekin lankidetzan:

  • Mutualitateak kontuen urteko kontu-ikuskapena pasatuko du Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiaren eta Kontuen Auzitegiaren eskutik.
  • Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren ebazpen eta dekretuek arautzen dute mutualitatea.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin planifikatzen da mutualitatea, prestazio ekonomikoen kudeaketan eta administrazioan.
  • Osasun Zerbitzu Publikoarekin koordinatzen da mutualitatea, kontingentzia arrunten ondorioz eragindako aldi baterako ezintasunen kudeaketan.
¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 6

You voted ‘up’