Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Dpto. Prevención AT y EP
Data:  20/04/2009

APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA

EKITALDIARI BURUZKO DATUAK

Prebentzioa, segurtasunaren giltza.

1996az geroztik munduko sindikatuek laneko istripuetako eta laneko gaixotasunen biktimak omentzen dituzte apirilaren 28an.

Hiru alderdiko OIT aipatu ekimena onartu eta munduko urteko Jardunaldi bihurtu du, lanak eragindako istripu eta gaixotasunei buruz ohartarazteko eta arazo horiek gutxitzeko eta saihesteko munduan.

1999an, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Batzorde Nazionalak proposatuta, eta 1999ko martxoaren 30eko Aginduari jarraiki, gure herrialdeko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna izango zela zehaztu zuen.

Data horren inguruan, herrialdeko eta nazioarteko zenbait erakundek adierazpenak egiten dituzte, ekintzak bultzatzen dituzte eta jarduerak antolatzen dituzte, herritarrek, instituzioek eta arazoarekin lotutako erakundeek hausnar dezaten.

Urtero, erakundeek munduan oso deigarria den laneko segurtasunaren eta osasunaren gaineko gai zehatz baten edo batzuen inguruko deialdiak egiten dituzte.

Jarduera guztietan ezinbestekoak dira informazioa eta hedapen zabala. Izan ere, lehentasunezko helburua da ahalik pertsona eta instituzio gehienetara heltzea, arazo honen inguruko kezka eta irtenbidea eragiten duten neurriak bultzatzeko. Lemak aukeratzeko helarazi nahi den helburua eraginkortasun komunikatiboa ahalbidetzen duen mezuan laburtzen da.

Fraternidad Muprespak, laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako jardueren esparruan, bat egiten du oroitzapen horrekin duela urte batzuetatik hona eta laneko osasuna sustatzeko jarduera dibulgatiboak jartzen ditu abian.

2009ko urte honetan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 90. urteurrena dela eta, amaierako ekitaldian Espainiako Bulegoko Zuzendari den Juan Felipe Hunt jauna izango dugu gurekin, eta ondoko gaiaren inguruan arituko da: "L.N.E. 90. urteurrena, justizia sozialerako lan osasungarri eta seguru baten aldeko apustua".

Kartelaren inspirazioa.

2009ko apirilaren 28ko kartelaren gaia eta diseinua munduan ezaguna den René Magritte artistaren obretako batean oinarritu da. Bizitza modernoa eta eguneroko gaien inguruan aritzeko duen moduak, bere kolore distiratsuak eta banakotasuna ezabatzeko ahaleginak motibatuta egin da egilearen aukeraketa.

Fraternidad Mupresparentzat oso berezia da apirilaren 28a (laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna), garrantzitsua baita inplikatutako partaide guztiak, langile zein enpresariak eta erakunde ezberdinak, laneko prebentzioan aplikatu beharreko neurri guztiak erabiltzeko beharrez kontzientziatzea. Mezu hori zabaltzeko asmoz hartu da ondoko lema: “Prebentzioa… segurtasunaren giltza”.

Esaldi horrekin eta egunez egun lanean diharduten talde guztien artean kartel bat egin da, non sarrailarekin batera sagar itxurako osasunaren eta segurtasunaren giltza daraman enpresari baten inguruan langileak zintzilik eta flotatzen dauden eszena irudikatzen den. Aipatu irudiarekin alde bati zein besteari esleitzen zaizkion prebentzioaren aldebakarreko ardurak desagerrarazi eta denen ardurak bateratu nahi dira. Hiru dimentsioko espazioa islatu nahi da (kartel baten bi dimentsioko azalerak eskaintzen dituen aukeren barruan), non sakontasun ezberdinetan dauden langileen siluetak kartelaren atzealde ekaiztsuarekin zerikusirik ez duen zeru urdin eta garbiz beteak dauden. Atzealde ekaiztsuak behar ez bezalako erabilera edo prebentzio neurrien erabilerarik eza irudikatzen duen bitartean, zeru urdinak guztiok nahiko genukeen arriskurik gabeko lanlekua irudikatzen du.

Arrazoia:
LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA
Antolatzailea:
Lanaren Nazioarteko Erakundea
Eguna:
2009ko apirilak 28an
Erlazionatutako dokumentazioa:

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir