Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

MADRILEN INFORMAZIO-JARDUNALDI BAT ANTOLATU DA ESKUMEN SOZIALAREN LEGE BERRIAN DAUDEN GIZARTE SEGURANTZAKO ETA LAN-ARRISKUEN PREBENTZIORAKO ASPEKTUEI BURUZ

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila 
Data:  25/11/2011

Pasa den azaroaren 23an, Fraternidad-Mupresparen ospitalean (Paseo de la Habana 83-85, Madril) informazio-jardunaldi bat antolatu zen eskumen sozialak arautzeko urriaren 10eko 36/2011 Legeari buruz.

Legearen edukia, helburua, ondorio eta eraginak azaltzeko, gaian aditu diren pertsona ugari bildu zen. Jardunaldiaren lehenengo zatian Carlos Alfonso Mellado Valentziako Unibertsitateko Lanaren Zuzenbidean katedradunak hartu zuen esku; bere hitzaldian 36/2011 Legeak eragiten dieten horiei buruzko aspektu nagusiak adierazi zituen, eta arreta berezia eskaini zien bere ustez funtsezko helburuak diren horiei: eskumenei, arau orokorrei eta arau zehatzei.

Lege hau definitu eta berezi egiten duen elementu nagusia “arau-izaera mantentzea” da; lege horrek babesten ditu, beraz, eremu guztietan eta eragile guztientzat lan-arriskuak prebenitzearen inguruan sor litezkeen legezko eta ohiko betebehar guztiak.

Irakaslearen ustez, “Eskumenak desagertzea, baina ez organoak” Legea aldatzen duen beste funtsezko elementu bat da. Eskumen Sozialen Aginduan, lan-arriskuekin eta lan-gaixotasunekin lotutako gai eztabaidagarri guztiak ezarrarazten eta helarazten dira.

“Gizarte Segurantzako eta Lan Istripuen Prebentziorako Eskumen Sozialeko Legearen aplikazioa” izeneko mahai-ingurua ere antolatu zen. Hauek izan ziren kideak: José Manuel Martín Martín jauna, Sagardoy Abogadoseko Zuzendari Kidea; Juan Miguel Torres Andrés, Magistratua, Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko Gizarte gaien Gelako Presidentea; Juan Sebastián Fdez.-Simal, Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskaria, Lan-segurtasun eta osasunaren unitatekoa, lan-arriskuak prebenitzeko kudeaketa-taldekoa; eta Enrique Lillo, CCOO sindikatuko Federazio arteko Ganbera Juridikoko zuzendaria.  Aspektu ugari eztabaidatu baziren ere, ardatz nagusia proba-karga izan zen bertaratu zirenen artean, baita jardunaldira joan ziren mutualisten eta elkarteetako kideen artean ere.

Azkenik, aretoa beteta zegoela, jendearen esku-hartzeak eta adierazitako interesa kontuan hartuta, Fraternidad Muprespako Antolakuntza eta Sarearen Zuzendariorde Nagusiak, Natalia Fernández Laviadak, Eskumen Sozialaren Lege berria ezartzeari buruz hausnartzeko eta hura aztertzeko beste jardunaldi baterako deialdia luzatu zuen.

Eskumen soziala arautzeko urriaren 10eko 36/2011 Legea eta  Eskumen Sozialaren Legea Gizarte Segurantzan eta Lan-arriskuen Prebentzioan aplikatzea

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir