Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN MERKATUKO ERREFORMAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGIN DU ÁVILAN

Autorea:  F-M - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  16/03/2012

Joan den martxoaren 15ean, Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Ávilako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialarekin batera, Lan Erreformarako Premiazko Neurrien Errege Dekretuari buruzko informazio jardunaldi bat antolatu zuen.

Hala, Rafael López Parada, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Gaietako Aretoko magistratua, eta Julio Santos Palacios, Fraternidad-Muprespa Sarearekiko Harremanetarako Departamentuko zuzendaria, arduratu ziren gai horretan sakontzeaz eta lan merkatuko erreformak sortzen dituen zalantzei erantzuteaz. Julio Santos Palaciosen esanetan, «demokrazian gaudenetik lan harremanen arloan eginiko erreformarik handiena izan daiteke».

Ekitaldiak 150 profesional inguru bildu zituen; horien artean, aholkularitzak, gestoriak, enpresak eta autonomoak. Halaber, bertan izan ziren Hezkuntza eta Kudeaketa Elkargoak, Ávilako Udaleko Enplegu Saila, Laneko lurralde Bulegoa eta Ávilako Paradore Nazionala.

Hitzaldiaren ondoren, mahai-inguru bizi bat egin zen, gizarte eragile desberdinen ordezkarien parte-hartzearekin: Miguel Ángel Arroyo Fernández, Ávilako Lan Ikuskaritzako eta Gizarte Segurantzako burua, Luis Carlos García Muñoz, Ávilako Enpresarien Konfederazioko abokatua, Cirilo Hernández, Langileen Batasun Orokorreko (UGT) abokatua, Carmen Benito Pérez, Langile Komisioko (CCOO) abokatua, eta Julio Santos Palacios, Fraternidad-Muprespa Sarearekiko Harremanetarako Departamentuko zuzendaria.

Amaieran, bertaratutako guztiei eskerrak eman zitzaizkien ekitaldian parte hartzeagatik eta Gizarte Graduatuen Elkargoari ere eskerrak eman zitzaizkion jardunaldia antolatzeko prestasunarengatik.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK LAN MERKATUKO ERREFORMAREN FUNTSEZKO ALDERDIEI BURUZKO JARDUNALDI BAT OSPATU DU ÁVILAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir