Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

AESPLA-K ETA FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK JARDUNALDI BAT EGIN DUTE: "GIZARTE ETA LANBIDE BABESEAN, PREBENITZEA KONPONTZEA BAINO EKONOMIKOAGOA DA"

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  02/04/2012

Aurreko asteazkenean, martxoaren 28an, informazio jardunaldi bat egin genuen Fraternidad-Muprespa mutualitatearen ospitalean: “Arriskuen prebentzioa eta aseguruak, lan merkatuaren erreforma: gizarte eragileen ikuspegia”. Bertan, prebentzioaren arloko adituak, mutualistak, bazkideak eta enpresa handietako arduradunak bildu ziren.

Inaugurazioan izan ziren José María de Bona jauna, AESPLAko zuzendaria (Laneko Prebentzio Zerbitzuen Espainiako Elkartea), eta Carlos Aranda jauna, Fraternidad-Muprespa mutualitateko zuzendari kudeatzailea. Azken horrek jardunaldia bi erakundeek erakutsi duten baterako interesaren ondorioz sortu dela adierazi zuen. Erakundeen helburua prebentzioaren arloan funtsezkoak diren eta arlo honetan lan egiten duten hainbat langileri eragiten dioten alderdiei buruzko informazioa eta prestakuntza ematea, eta alderdi horiek eguneratuta edukitzea, da.

Jardunaldiaren lehen zatian, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko lan zuzenbideko eta gizarte segurantzako katedradun Yolanda Valdeolivas andrearen hitzaldia entzun ahal izan genuen: “Laneko arriskuen aseguruak eta gizarte babesa: prebentzioaren ikuspegitik egindako irakurketa bat”. Prebentzioaren eta gizarte babesaren artean dagoen harreman estuari eta prebentzioak laneko eta gizarte segurantzako gastuetako inbertsio gisa duen zereginari buruzko hitzaldi bikaina eskaini zuen. Gai honen abiapuntua prebentzioa eta konponketa bereiztea ezinezkoa dela da. Katedradunaren hitzetan, “kaltea prebentzioa ahalbidetuz konpondu eta konpentsatu behar da; hori da istripu tasari modu eraginkorrean aurre egiteko modu bakarra”. Horretarako, zenbait alternatiba proposatzen ditu, esaterako: bonus malus-ari bere horretan eustean; izan ere, oinarrizkoa da babesaren, prebentzioaren eta laneko arriskuen arteko erlazioan. Dena den, beharrezkoa da "zigortzea saritzea baino eraginkorragoa da" legea hausten dutenei zigorra jartzea, kontingentziei eskaintzen zaien arreta berriro diseinatzea (ez du desberdintasunik egon behar kontingentzia arrunten eta profesionalen artean izapideak egitean; hala, argi geratuko litzateke prebentzioan inbertitzeak konponketa gastuak murrizten dituela) eta ezbehar tasa handiena duten enpresei primak areagotzea.


Alternatiba gisa, hizlariak mutualitateak hori gauzatzeko erakunde ezin hobeak direla aipatu zuen, eskumen bikoitza baitute: Gizarte Segurantzako kolaboratzaile gisa eta enpresako laneko prebentzioko bitartekari gisa.


“Otsailaren 12ko 3/2012 LEDren laneko merkatuaren erreforma: gizarte erakundeen eta laneko ikuskapenen ikuspegitik” izeneko mahai-ingurua egin zen. Mahai-inguruak parte-hartzaile hauek izan zituen: Manuel de la Rocha jauna (UGT): erreforma honek lanari eta soldatari lan merkatuan balioa kentzen diola adierazi zuen. Bere hitzaldia amaitzeko, erreforma “gizarte eta negoziazio politikei egindako eraso handienetako bat” dela aipatu zuen; Manuel de los Mozos jaunak (abokatua denak) barneko eta kanpoko malgutasunaren alde egin zuen; Enrique Lillok jaunak (CCOO) erreformaren intentzionalitateari buruzko kritika egin zuen, eta zeregin judiziala zalantzan jarri zuen, ezin baitute kaleratzeen asmoa kontrolatu. Adrián González jaunak (lan ikuskaria denak) erreforma berriak lan ikuskapenetan duen eragina azaldu zigun. Alderdi garrantzitsuena txosten mota dela azpimarratu zen, izan ere, txostenak enpresaren eta sindikatuen ordezkarien artean izandako komunikazioan oinarritu behar du, eta ezin da inola ere justifikazio irizpiderik gauzatu. Ondorio gisa, adierazi zuen, funtsean, “zeregin hori lan arloko epaitegietan eskatzen dutenaren menpe egongo dela neurri handi batean”.

Natalia Fernández Laviada andreak, Antolakuntza eta Sare zuzendariorde nagusiak, eman zion amaiera jardunaldiari. Bertaratuko guztiei eskerrak eman zizkien, bertan izateagatik eta eztabaidetan parte-hartzeagatik. Horrez gain, eskerrak eman zizkien mutualistei, kolaboratzaileei eta AESPLAri jardunaldiak proposatzeagatik, zalantzarik gabe, Fraternidad-Mupresparekin duten harreman profesionalak eta lankidetzak kezkatzen dituela erakutsi baitute.

AESPLA-K ETA FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK JARDUNALDI BAT EGIN DUTE: GIZARTE ETA LANBIDE BABESEAN, PREBENITZEA KONPONTZEA BAINO EKONOMIKOAGOA DA
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir