Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK INFORMAZIO JARDUNALDI BAT EGIN DU CASTELLÓN, PENTSIOEN ERREFORMA DELA ETA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  27/04/2012

2012ko apirilaren 26an, ostegunean, Castellóko Graduatu Sozialen Elkargoan Jardunaldi interesgarria egin zuten, "pentsioen erreforma" dela eta, INSSren (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) eta Fraternidad-Muprespa Mutualitatearen artean antolatua.

Jardunaldi honetan Manuel Cerdá Ferrerrek, INSSeko eta TGSSko zuzendari probintzialak, parte hartu zuen. Pentsioen erreforma dela eta, agertu diren berritasun guztiak azaldu zituen, egun indarrean dagoen arautegi osoa azalduz, baita 2013ko urtarriletik aurrera ezarriko den aurreikuspena ere, arautegian oraindik garatu behar diren zenbait alderdi barne.

Ondoren María Desamparados Frías Llorensek, INSSeko Erretiro Ataleko buruak, parte hartu zuen, eta bertaratuei gai honi buruzko xehetasunak eman zizkien, beraien artean kezka nabariak sortuz.

Jarraian, bi txostengileek eskaerez eta galderaz osatutako eztabaida sutsu bati heldu behar izan zioten, erreforma garrantzitsu honek sortzen dituen zalantzak argitu nahian, aretora bertaratuen artean piztu zuten interes bizia zela eta (gehienak Castelló probintziako graduatu sozialak).

Jardunaldia amaitzeko, Julio Santos Palacios k, Fraternidad-Muprespako Sarearekiko Harremanetarako Saileko zuzendariak "Lan absentismo" txostena irakurri zuen. Oraingoan ere oso ondo garatu zen gaia, faktore honek gure lan merkatuan duen garrantzi handia helaraziz eta arazo hori bideratzeko ezarrita dauden mekanismoak jakinaraziz.

Pentsioen erreformari buruzko ekitaldiak harrera handia izan zuen, eserleku libre guztiak bete ziren eta.

ModeratzaileaVictor Archiles Monserrat izan zen, Castellóko Graduatu Sozialen Elkargoko Bokala; amaiera, berriz,Fraternidad-Muprespako zuzendari probintzial Angel Fernández Garcíaren esku geratu zen.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK INFORMAZIO JARDUNALDI BAT EGIN DU CASTELLÓN, PENTSIOEN ERREFORMA DELA ETA

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir