Imagen Noticias

F-M JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTU DU HUESCAN, GAI HONEKIN: “LAN-ERREFORMAREN APLIKAZIO PRAKTIKOAK. ISTRIPU MUTUALITATEEN ZEREGINA LAN ABSENTISMOAREN KUDEAKETAN”

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Jardunaldia Huescako Enpresaburuen Konfederazioaren (CEOS) egoitzan izan zen, Huescan.

Jardunaldiaren aurkezpenaren ondoren, Huescako Fraternidad-Muprespako probintzia zuzendari Miguel Almarceguiren eskutik,Sarearekiko Harremanen Saileko zuzendari Julio Santosek lan absentismoarekin erlazionatutako gai polemikoenak azaldu zituen eta honen kudeaketa hobetu dezaketen mekanismo legalak azpimarratu zituen, bereziki aldi baterako ezgaitasuna kudeatzeari buruzko azken xedapenak.

Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbideko irakasle titular Jesús de Valek lan eskubideez eta Gizarte Segurantzaz arduratzen diren erakundeetan gertatzen ari diren aldaketei buruz aritu zen bere lan erreformari buruzko hitzaldian, lan harremanetako graduatuek aldaketa hauen ezarpenean duten zereginaren garrantzia azpimarratuz.

Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoko presidente Arturo Sanchok, galderen eta eskaeran txanda interesgarri bat moderatu zuen.
Ekitaldian egon zenLuis Periz ere, Zaragozako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoko presidenteordea.

Lan Harremanetako Graduatuen taldearen, aholkularien eta enpresarien erantzuna zabala izan zen, eta jardunaldia arrakastatsua izan zela esan daiteke.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"