Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK, ZAMORAKO LAN HARREMANETAKO GRADUDUNEN ELKARGO OFIZIALAREKIN ETA SPFM-REKIN BATERA, MUGIKORTASUNARI ETA BIDE SEGURTASUNARI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA ANTOLATU DU

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
Data:  06/07/2012

Atzo, uztailak 5, osteguna, Zamorako Lan Harremanetako Gradudunen Elkargoko egoitza berriaren inaugurazioarekin bat eginda eta Fraternidad-Muprespa mutualitateko Prebentzio Elkartearekin lankidetzan, mugikortasunari eta bide-segurtasunari buruzko informazio-jardunaldia antolatu zen.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak Zamoran duen probintzia mailako zuzendariak, Carmen Rueda Hernandez andreak, egin zuen ekitaldiko aurkezpena eta Lan Harremanetako Gradudunen Elkargoari bereziki eskerrak eman zizkion instalazioak jardunaldiarekin batera inauguratzeagatik eta bulego berrietarako arrakastarik handiena opatu zien. Era berean, joan izana eskertu zien bertaratutako guztiei, eta jardunaldia Fraternidad-Muprespa mutualitateak egunero garatzen duen lanari gehitutako zerbitzu gisa kokatu zuen, sektorean erreferentziazko mutualitatea izateagatiko interesa azpimarratuz.

Ondoren, Olga Boyero andreak, Fraternidad-Muprespa mutualitateko Lan Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikariak, mugikortasunari atxikitako arriskuei buruzko hitzaldia eman zuen eta mugikortasun-plana lantzeko eta enpresetan txertatzeko jarraibideak azaldu zituen.

Fraternidad-Muprespako Prebentzio Elkarteak eman zion amaiera jardunaldiari.

Herritar ugari izan zen jardunaldian, aurrez ikusitako edukiera gainditu zen, hain zuzen.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK, ZAMORAKO LAN HARREMANETAKO GRADUDUNEN ELKARGO OFIZIALAREKIN ETA SPFM-REKIN BATERA, MUGIKORTASUNARI ETA BIDE SEGURTASUNARI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIA ANTOLATU DU

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir