Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK

ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR 2804 SARIEN V. EDIZIOAREN DEIALDIA

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Komunikazio eta Erakunde-harreman Saila
Data:  27/12/2016

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate laguntzaileak, lan arloan prebentzioaren kultura bermatzen duten ekimenen sustatzaile gisa Escolástico Zaldívar 28/04 sarien V. edizioa antolatu du, prebentzio araudi zorrotza betetzeaz gain, lan-arriskuen prebentzioarekiko konpromiso handia adierazi duten eta langileen segurtasuna eta osasuna hobetzen dituzten ekintzak burutu dituztela edo burutzen ari direla frogatu duten enpresak saritzea helburu izanik.

2017ko deialdian hiru kategoria daude. Kategoria bakoitzeko lehen saria lortzen dutenek 2.804 € eta eskultura oroigarri bat jasoko dituzte.

  • I. Kategoria: Enpresa handiak.
    • Lehenengo tartea: 250 eta 1500 langile bitartean.
    • Bigarren tartea: 1500 langiletik gora.
  • II. Kategoria: ETEak edo enpresa berriak.
  • III. Kategoria: Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, GKEak, autonomoak, ekonomia sozialeko enpresak, etab.

Sariak eskuratu ahal izateko, erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte: Fraternidad-Mupresparen kide izan; eskatutako dokumentuak adierazitako datan eta eran aurkeztu eta sariaren oinarrietan jasotako gainerako baldintzak bete.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2017ko martxoaren 1ean bukatuko da, biak barne.

Honi buruzko zalantzak argitzeko edo eskatzen diren dokumentuak aurkezteko, gure harremanetarako formularioa erabil daiteke.

ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR 2804 SARIEN V. EDIZIOAREN DEIALDIA

"Zure Mutualitatea, 275 - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir