Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ERABILERA-BALDINTZAK ETA PRIBATUTASUNA

FRATERNIDAD-MUPRESPA Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea, 275. ZENBAKIA (aurrerantzean Fraternidad-Muprespa), ondoko IFZ duena: G-82287228 eta egoitza soziala ondoko helbidean duena: Plaza de Cánovas del Castillo, 3, 28014 Madril, Espainia. Tel. 91 360 85 00. Faxa 91 360 87 00.

  • Fraternidad-Muprespa izena emanda dago Gizarte Segurantzaren Laneko Istripuen eta Gaixotasunen Erregistroan, eragin horretarako Laneko eta Gizarte Gaietarako Ministerioan (Gizarte Segurantzaren Ordenamendurako Zuzendaritza Nagusian).
  • Webgune hau Fraternidad-Muprespak sortutakoa da, dituen zerbitzuak ezagutarazte aldera.
  • Orrialde hau bisitatzeak edota bertako galdetegiren bati erantzuteak ez du esan nahi kontratu-harremana duzunik Fraternidad Mupresparekin.
  • Webgunearen atal batzuk langile, enpresa, autonomo eta lankideentzako dira bereziki. Aipatutako atal horiek behar bezala zehaztuta daude.
  • Orri honetan diren elementuak, eta webgunea, oro har, jabetza intelektual eta industrialaren Espainiako araudiak babesten ditu. Webgune honetan diren markak, izen komertzialak edota zeinu bereizleak Fraternidad Mupresparenak dira; bestela, hirugarren erakundeenak, eta Marken abenduaren 7ko 17/2001 Legeak babestuta daude. Horien gainean Fraternidad Muprespak legezko lizentzia du.
  • Emandako informazioa ezin izango da helburu komertzialekin nahiz publikoekin erabili; ezta aldatu ere.
  • Erabiltzaileak materiala norberak erabiltzeko eta ez erabilera komertzialerako jaitsiko balu, beharrezkoa izango da autore-eskubideen eta erregistratutako marken gaineko oharrei jaramon egitea.
  • Webgunean agertzen den enpresaren logoa jaisteko eta erabiltzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik baimena lortzea.
  • Webgune honen bidez, cookie-ak erabil daitezke erabiltzailea bertako leku eta webguneetan nabigatzen ari denean. Web zerbitzari baten bidez, nabigatzaile batera bidaltzen diren fitxategiak dira cookie-ak, modu horretan erabiltzailea nabigatzean zertan aritu den erregistratzen da. Webguneak erabilitako cookie-ak erabiltzaile anonimo batekin eta bere ekipoarekin soilik lotzen dira; ez dituzte erabiltzailearen datu pertsonalak euren kabuz ematen. Erabiltzaileak cookie-ak jasotzeko baimena ematen duenean, cookie-ak erabiltzen dituen zerbitzaria zein den jakin ahal izango du; horretarako, bere nabigatzailearen erabilera-jarraibideak kontsultatu beharko ditu.
  • Modu berean, zerbitzariek automatikoki hauteman ahal izango dute erabiltzaileak erabili duen IP helbidea. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta horri esker, datuak prozesatu ahal izaten dira, estatistikak egiteko.
  • Webgunean sarbide murriztua duten zatiak baldintza bereziekin zuzenduta daude, eta, bertara sartu baino lehen, erabiltzaileek baldintza horiek onartu egin behar izango dituzte.
  • Fraternidad Muprespak ez du bere gain hartuko erabiltzaileek produktuekin eta zerbitzuekin egiten duten erabilera, edo webguneko sarbide murriztua duten zatietara sartzeko pasahitzekin egiten dutena.
  • Fraternidad Muprespak bere webgunean sar ditzake prebentziorako edota laguntzarako erabilgarriak izan litezkeen aholkuak. Fraternidad Muprespak osasungintzako profesional batengana jotzea gomendatzen du beti, eta ematen dituen aholkuekin partikularrek egin dezaketen erabileratik eratorritako ardurarik ez du bere gain hartzen.
  • Fraternidad Muprespak ez du batere ardurarik bere gain hartzen erabiltzaileen ekipoetan gerta litezkeen kalteen gainean webgune honetan nabigatzen ibiltzeagatik; hor barruan sartzen dira, hala gertatuko balitz, birus informatikoak ere.
  • Fraternidad Muprespak ez du batere bermerik ematen funtzionamenduko akatsak zuzentzearen edota edukiak eguneratzearen gainean.
  • Inork link bat egin nahi izango balu orri honetara bere webgunetik, Fraternidad Muprespari jakinarazi beharko dio.
  • Fraternidad Muprespak ez du bere gain hartzen eskaintzen dituen estekek dituzten edukien gainean.
  • Webgune honetako harremanetarako galdetegien bidez, Fraternidad Muprespak informazioa biltzen du, eta informazio hura erabiltzeko modua datuak babesteko politikan deskribatzen du.
subir