Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

2012, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat

Energiak garapen iraunkorrerako duen garrantzia aintzatetsita, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2012 urtea izendatu zuen Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat bezala, 65/151 ebazpenaren bidez.

 

Batzar Nagusiak 2012 urtea izendatu du Energia Iraunkorraren nazioarteko urtea guztiontzat ; ebazpen horren arabera, Garapenerako Nazio Batuen Programak laguntza ematea hitzartu zuen batzorde nazionalak/koordinazio-zentro nazionalak sortzeko, eremu nazionalean eta ekimenaren helburuen inguruan ekintza jakinak aurrera eraman daitezen, lankidetza politiko eta programatikoko hainbat ekimenen bidez.

Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat aukera paregabea da gehiago kontzientziatzeko energia modu iraunkorrean eskuratzeak, energiaren eraginkortasunak eta energia berriztagarria areagotzeak duten garrantziaz, bai tokiko eremuan, bai nazio-, eskualde- eta nazioarte-mailan.

Energia-zerbitzuek eragin izugarria dute produktibitatean, osasunean, hezkuntzan, klima-aldaketan, elikagaien eta uraren segurtasunean eta komunikazio-zerbitzuetan.

 

"ENERGIAk nekazarien produktibitatea areagotzen du"

 
2012, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat

Energia ez-kutsakorra, eskuragarria eta fidagarria eskuratzeko gabeziak enbarazu egiten dio gizartearen eta ekonomiaren garapenari, eta oztopo handi bat da Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko.

Hala ere, 1.400 milioi pertsonak ez du energia modernoa eskuratzeko aukerarik, eta 3.000 milioiren energia-iturri nagusia «biomasa tradizionala» eta ikatza dira.

Guztiontzako Energia Iraunkorraren Urtea ekimenaren logotipoa doan diseinatu zuten Statoil enpresako komunikazioek eta diseinu-taldeak.

Logotipoaren elementu grafikoa elektrizitatean "masa" edo "lurra" adierazteko erabiltzen den seinaleztapen teknikoan dago oinarrituta, baina sinboloa besarkada batekin ematen den zaintza eta maitasuna bezala interpretatzen da. Helburua da besarkada baten antzekoa izatea, besoak testu baten inguruan bilduta egongo balira bezala (bertsio horizontalean). Logotipoaren kolore nagusia berdea da, baina gradiente bat erabili zen energia eta mugimendu kutsua sortzeko.

 

2012, Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea Guztiontzat

ZERTAN DATZA 2012 ENERGIA IRAUNKORRAREN NAZIOARTEKO URTEA GUZIONTZAT?

NBEaren Idazkari Nagusi Ban Ki-moon-en zuzendaritzapean, NBE-Energia, hau da, Nazio Batuen 20 erakundetako koordinazio-talde bat, mundu-mailako ekimen berri bat prestatzen ari dira: Guztiontzako Energia Iraunkorra.

Ekimenaren helburuak hauek dira:

Ekimen honetan, mundu osoko gobernuek, sektore pribatuak eta gizarte zibileko elkarteek hartuko dute parte 2030erako hiru helburuak lortzeko:

  • Energia-zerbitzu modernoak guztiek eskura ditzaten bermatzea.
  • Munduko energia-intentsitatea % 40 murriztea.
  • Munduan % 30 energia berriztagarri gehiago erabiltzea.

"ENERGIA funtsezkoa da Milurtekoaren Garapen Helburuetarako"

 

INTERESATZEN ZAIT... NOLA HAR DEZAKET PARTE?

Joan...
Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa
Nire inguruko eta nire herrialdeko ingurumenarekin eta energiarekin lotura duten gaiei buruzko informazioa jasoz. Gaia ezagutu behar da, zerbait egin ahal izateko.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa

 

Joan...
2012an zehar Guztiontzako Energia Iraunkorraren Urtea nola ospatu behar duzun antolatzen eta kontatzen. Ekintza txikienak ere balio du.

Guztiontzako Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea ekimenaren webgunea

 

Joan...

Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentzia
NBE Energia
Entorno fundazioa
Garapenerko Nazio Batuen Programa
GARAPEN INDUSTRIALERAKO NAZIO BATUEN ERAKUNDEA
Tokian toki parte hartuz, GKEetara batuz eta boluntario gisa nire burua eskainiz Guztiontzako Energia Iraunkorraren Nazioarteko Urtea ospatzearekin lotutako ekintzetan. Energia zentzuz erabiltzen ni izan behar naiz lehena.

Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentzia

NBE Energia

Entorno fundazioa

Garapenerako Nazio Batuen Programa

Garapen Industrialerako Nazio Batuen Erakundea

 

Joan...

Facebook
Mugimenduarekin bat eginez eta nire lagunak gonbidatuz. Partekatuz.
Facebook

 

subir