Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

EMLA eta SETA

Ekonomikoki Mendekoa den Langile Autonomoaren (EMLA)

Era berean, lege berriaren 26. artikuluko 3. puntuan Ekonomikoki Mendekoa den Langile Autonomoaren (EMLA) irudia definitu dute lehenengo aldiz: «irabazi asmoekin, jarduera ekonomikoa edota profesionala normalean, pertsonalki eta zuzenean gauzatzen dutenak dira, bezero deitzen zaion beste pertsona fisiko edota juridiko batentzat. Pertsona horiek ekonomikoki bezeroaren mende daude; izan ere, lanagatik eta jarduera ekonomikoengatik edota profesionalengatik, gutxienez, diru sarreren ehuneko 75 bezeroarengandik jasotzen dute». Talde horretan sartzeko, ordea, langileek aldi berean bost baldintza bildu beharko dituzte.

    1) Euren kargura besteren konturako langilerik ez izatea, ez kontratatzea edota hirugarrenei ez azpikontratatzea.

    2) Bezeroaren kontura edozer kontratazio modalitatetan zerbitzuak eskaintzen dituzten langileekin ez dute euren jarduera axolarik gabe gauzatu behar.

    3) Ekoizpenerako azpiegitura eta euren materialak izan behar dituzte jarduera gauzatzeko. Horiek bezeroak dituenarekiko independenteak izango dira.

    4) Jarduera euren antolaketa irizpideen arabera gauzatzea, bezeroaren aldetik jaso ditzaketen oharrek kalterik eragin gabe.

    5) Jardueraren emaitzaren arabera, ordainsari ekonomikoa jasotzea. Ordainsaria bezeroarekin adostutako da.

Berariazko baldintza horiek idatzizko eta erregistratutako kontratu batekin gauzatu behar dira, edota interes profesionaldun akordio batekin:

NEKAZARITZAKO NORBERE KONTURAKO LANGILEEN SISTEMA BEREZIA (SETA)

Uztailaren 4ko 18/2007 Legearen arabera (1), Norbere Konturako Langileen eta Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren barruan (2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina), Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Sistema Berezia ezartzen da; 18 urtetik gorako nekazaritzako norbere konturako langileak hartuko dira kontuan, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Nekazaritza ustiapen baten jabe izatea eta, gutxienez, beren errenta osoaren % 50 nekazaritza jardueratik edo osagarriren batetik jasotzea, betiere bere ustiapenean egindako nekazaritza-jardueratik zuzenean ateratako errentaren zatia bere errenta osoaren % 25 baino txikiagoa ez bada, eta nekazaritza jarduerei edo jarduera osagarriei eskainitako denbora bere lan orduen erdia baino handiagoa bada.
    • Jarduera osagarritzat honako hauek hartzen dira: titularrak jendeak hala hautatuta erakundeetako ordezkari lanetan parte hartzea, bai eta ordezkaritza-organo sindikaletan, kooperatiboetan edo profesionaletan aritzea ere, betiere nekazaritza sektorekoak baldin badira; bere ustiapeneko produktuen eraldatze eta salmenta zuzenak eta naturaren kontserbazio eta ingurunearen babesarekin erlazionaturiko jarduerak, bai eta bere ustiapenean egindako jarduera turistiko, ehiza jarduerak eta artisautza jarduerak ere.
  • Nekazaritza-ustiapenetik ateratako titular bakoitzaren urteko irabazi garbiek ez gainditzea Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean aldiro ezarritako gehieneko kotizazio oinarriaren % 75 urteko.
  • Nekazaritza-ustiapen horietan pertsonalki eta zuzenean egindako nekazaritza lana egitea, baita besteren konturako langileak daudenean ere, baldin eta langile finkoak bi baino gehiago ez badira edo, iraupen mugatuko kontratua duten langileen kasuan, nekazaritzako behin-behineko langileei emandako hileko soldatak urtean 546 baino gehiago ez izatea, datatik datara zenbatuta. Besteren konturako langileeen kontrataziorako mugak nekazaritza ustiapen bakoitzerako aplikagarritzat jotzen dira.
  • Nekazaritza ustiapenean bi titular edo gehiago egonez gero, guztiak Besteren Konturako edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta emanda izanik, aurreko ahapaldian aurreikusitako langile kopuruari edota aurreikusitako hileko ordainsari kopuruari langile finko bat gehituko zaio, edota 273 hileko ordainsari urtean, behin behineko langileen kasuan, nekazaritza ustiapenaren titular bakoitzeko (lehendabiziko alde batera utzita).

subir
subir