Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA ZURE MUTUALITATEAN: PARTE HARTU GUREKIN

Zer da Ingurumenaren Munduko Eguna? Zein helburu du?

Fraternidad Muprespa mutualitatea ingurumenaren alde

NBEren Batzar Nagusiak, 1972ko abenduaren 15ean, ekainaren bosta Ingurumenaren Munduko eguna izatea erabaki zuen, egun horretan hasi baitzen Giza Ingurumenari buruzko Suediako konferentzia.

1972an Giza Ingurumenari buruz Stockholmen egin zen aitorpenaz geroztik, urtero ospatzen da Ingurumenaren Munduko Eguna. Bitarteko nagusiena da Nazio Batuentzat:

  • Ingurumenaren arloan munduak duen kontzientzia sustatzeko.
  • Gizabanakoaren jokabide arduratsua sustatzeko, planetako natur baliabideen iraunkortasuna bermatze aldera.
  • Natur baliabideei kalterik ez eragiteko eta ingurumenari eragiten dioten kalteak murrizteko zerbitzuen eskaintza garatzeko dugun ardura erakusteko.

"Basoak: natura zure esku" izango da aurtengo goiburua. Goiburu horren bidez, agerian utzi nahi dira basoek biodibertsitatea zaintze aldera eskaintzen dituzten funtsezko baloreak eta gure bizi-kalitatearen eta baso-ekosistemen osasunaren arteko berezko harremana.


subir