Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ZER EGIN LANEKO ISTRIPUA IZANEZ GERO?

Aviso urgencias 112

HIL EDO BIZIKO PREMIA, ISTRIPU LARRI ETA GERTAERA BASKULAR EDO ZEREBRALEN KASUETAN

Jar zaitez berehala harremanetan zure inguruko larrialdietako osasun arretako Zerbitzu Publikoarekin eta jarraitu haren argibideei. (1)

112 ZERBITZUA edo antzekoa

Ebakuazioaren eta larrialdi arretaren gastu guztiez arduratuko gara.

GAINERAKO KASUETAN:

  • Zoaz hurbilen duzun Fraternidad Muprespa laguntza zentrora edo hitzartutako zentrora.
  • Erakundearen zentro edo hitzartutako zentro hurbilenekoena non dagoen ez badakizu edo irekitze ordutegitik kanpo bazaude, jar zaitez harremanetan gurekin, larrialdietarako telefono zenbakira deituta, eta zer egin behar duzun adieraziko dizugu.
Tlf. Mutua

900 269 269

  • Laguntza eskatzeko bolantea izanez gero, bete ezazu eta eman iezaiozu istripua izan duenari edo laguntzaileari.
  • Lehen arta egin ondoren, medikuak baja medikoko agiria edo baja medikorik gabeko laguntza txostena egingo du.

ATZERRIAN ISTRIPUA IZAN DUTENEN EBAKUAZIOA

  • Jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo telefono honetara deituz
Tlf. Mutua

+34 913 896 398

  • Laguntza eskatzeko bolantea izanez gero, bete ezazu eta eman iezaiozu istripua izan duenari edo laguntzaileari.
  • Lehen arta egin ondoren, medikuak baja medikoko agiria edo baja medikorik gabeko laguntza txostena egingo du.

ZEIN IZAPIDE EGIN BEHAR DA?

  • Laneko baja bada,  enpresara eraman beharko duzu, gehienez ere 5 egun balioduneko epean, enpresak berak bete dezan Fraternidad Muprespari Delt@ sistemaren edo CoNTA atariaren bidez (soilik Katalunia) helaraziko dion lan istripuaren partea.
  • Laguntza medikoa bakarrik izan bada, laneko bajarik gabe, berdin-berdin,  langileak  dagokion partea entregatuko dio enpresari, hark, hilaren amaieran, "baja medikorik gabeko lan istripuen zerrenda" egin dezan, gero, zerrendari dagokion hilaren hurrengo hilaren lehenengo bost egun baliodunen barruan, Fraternidad Muprespari bidaltzeko, Delt@ sistemaren edo CoNTA atariaren bidez (soilik Katalunia).
  • Istripua larria bada edo langilea hil egin bada, enpresak nahitaez jakinarazi beharko die gertatu den probintziako lan administrazioko agintaritza eskudunari eta Mutualitateari, istripua gertatu eta 24 orduko epean (horretaz aparte, istripuaren partea helaraziko zaio Fraternidad Muprespari, gehienez ere 5 egun balioduneko epean, Delt@ sistemaren edo CoNTA atariaren bidez (soilik Katalunia)).
subir