Fraternidad-Muprespa Mutua

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

ZERBITZU ELEKTRONIKOAK (e-Zerbitzuak)

Fraternidad Muprespak bazkideei ematen dien zerbitzua hobetzearren, martxan jarri ditugu zenbait lanabes doan, dokumentazioaren izapideak arintzeko eta Mutua eta zuen arteko komunikabide eraginkorra ezartzeko: e-Zerbitzuak.

 e-Zerbitzuak
e-Zerbitzuetan alta emateko, ondorengo alta-inprimakia baino ez diguzu bidali behar, behar bezala beteta, posta elektronikoz, lineako bertsioa erabilita. Bestela, bertsio inprimagarria bete dezakezu eta postaz bidali edo gertuen duzun Fraternidad Mupresparen administrazio-bulegoan aurkeztu.
e-ZERBITZUETAN IZENA EMATEKO ESKAERA (ON-LINE BERTSIOA) Eskatu
e-ZERBITZUETAN IZENA EMATEKO ESKAERA (BERTSIO INPRIMAGARRIA) Deskargatu

Jarraian, egun eskura dauden e-Zerbitzuen deskribapen laburra egiten da:


 eVSA Zerbitzua
Langile bat gure zerbitzu medikoetara datorrenean laneko istripua gertatu delakoan, baja medikoa jaso badezake baina EZ bazuen enpresak sinaturiko VSA (Laguntza Eskatzeko Txartela) aurkeztu, gertakari hau jakinaraziko da eta istripua laneko istriputzat onartzea eta baieztatzea eskatuko da, dagokion VSA (Laguntza Eskatzeko Txartela) bidaliz.

Behin VSA (Laguntza Eskatzeko Txartela) jasota, istripua laneko istripu bezala onartuta, ePAT fitxategia (Laneko Istripuaren Gaztigu elektronikoa) bidaliko da.

 ePAT Zerbitzua
Langile batek laneko istripua jasaten duenean, baja medikoa jasotzen badu eta enpresak sinatutako VSA ( Laguntza Eskatzeko Txartela ) aurkezten badu, ePAT ( Laneko Istripuaren Gaztigu elektronikoa) bidaliko da.

ePAT fitxategiak automatikoki laneko istripuaren gaztiguko arlo gehiago sartuko ditu ondoko aplikazioan: PAT 2003.

 ePEP Zerbitzuak
Langilea mutuaren zerbitzu medikoetara badator eta gure sendagileek gaixotasun profesionalen bat aurkitzen badiote, gertakari hau jakinaraziko da eta gaixotasun profesionalaren gaztigua osatzeko behar den informazioa eskatuko da, edo enpresak, zilegitzat hartu ezean, atzerabidea edo berkalifikazioa eska dezan.

 ePMA Zerbitzua
Laneko istripuaren ondorioz baja medikoaren egoeran dagoen langile bati gure sendagileek alta medikoa ematen diotenean, halaxe jakinaraziko da, enpresak berehala jasota izan dezan langileak berriro lanera itzuli behar duela eta ordainketa delegatuan murrizketak egiteari utz diezaion.

 eRSB Zerbitzua (aukerazkoa)
Hilaren hasieran eRSB fitxategia (baja medikorik gabe gertaturiko laneko istripuen zerrenda) bidaliko zaie aurreko hilabetean baja medikorik gabeko laneko istripuren bat izan duten enpresei.

eRSB fitxategiak automatikoki sartuko du aurreko hilabetean baja medikorik gabeko laneko istripuren bat jasan duten langile guztien datua aplikazioan: PAT 2003. , horrela denbora nabarmena aurreztuz, Delt@ Sistemaren bidez hilero jakinarazi behar diren baja medikorik gabeko laneko istripuen zerrenda izapidetzean.

 ePSB zerbitzua
Langile batek mutualitatearen zerbitzu medikoetara jotzen duenean  lan istripu bat izan ondoren, eta gure medikuek istripu horrek baja medikorik ez dakarrela erabakitzean, horren berri emango da langileari arreta hori eman zaion egunean bertan.
subir