Gizarte Segurantzako Erreserba Funtsa

Kotizaziopeko prestazioen arloan Gizarte Segurantzako sistemak etorkizunean izango dituen beharrei erantzuteko sortua da.

Honako hauek ditu:

  • Kotizaziopeko prestazioak finantzatzen dituzten diru-sarreren soberakinak eta horiek kudeatzeko beharrezkoak diren gainerako gastuak, ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kontsignazioaren edo haren aurrekontu-likidazioaren ondorioz sortzen direnak.
  • Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutuen Kontingentzia Arruntak Egonkortzeko Erreserba hornitzearen ondoriozko soberakina.