Gizarte Segurantzaren erregimena

Gizarte Segurantzaren Espainiako sistemaren kotizaziopeko maila hainbat erregimenetan antolatzen da. Jarduera profesionala garatzen bada, erregimen horietan sartzen dira beren aplikazio eremuan dauden pertsonak.
Horrela, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 9.1. artikuluaren arabera, honako hauek osatzen dute sistema:

  1. Erregimen Orokorra. Industriako eta zerbitzuetako besteren konturako langileak barne hartzen dira.
  2. Erregimen Bereziak. Jardueren izaeragatik, denbora eta toki bereziengatik edo ekoizpen-prozesuen izaeragatik, Gizarte Segurantzaren onurak behar bezala aplikatzeko beharrezkoak diren jarduerak barne hartzen dira.