Laneko asma

Arnasbideak estutzen dituen eta denbora tarte laburrean sendatzen den lanbide-gaixotasuna. Hona hemen ohiko sintomak: eztula, txistu-hotsak, toraxeko opresioa eta disnea. Laneko arrisku faktorerik garrantzitsuena isozianatoekin, irin-hautsarekin, laborategiko animalien gernuaren proteinekin edota soldadura keekin kontaktuan izatea da. Lanak eragindako asma diagnostikatzeko jardueraren eta gaixotasunaren artean erlazio zuzena egon behar da.