
Zigorrak betetzeko politika
Fraternidad-Muprespa, sortu zenetik, enpresa-etikaren irizpideen arabera zuzendu da, honako elementu hauek oinarri hartuta: bere interes-taldeekiko harremanetan zintzotasuna, eta, bereziki, bezeroekiko harremanetan zintzotasuna; lan-giro bidezkoa eta motibatzailea sustatzea, eta; ingurunearekin aktiboki konprometitzea. Fraternidad-Muprespa mutualitateak konpromiso sendoa hartzen du legeria guztiak betetzeko, eta uko egiten dio mundu garatu, bidezko eta jasangarri batean legezko arauak edo sozialki onartutakoak urratzen dituen edozein ekintzari, baita uko egite horrek zuzenean edo zeharka galtzea badakar ere.
Hauek dira Fraternidad-Muprespa mutualitateak ildo horretan aldeztutako balioak:
- Legeari men egitea
- Objektibotasuna eta neutraltasuna
- Fede ona
- Gardentasuna
- Errespetua
- Erantzukizun eta konpromiso profesionala
- Laneko segurtasuna eta osasuna
- Konfidentzialtasuna
- Osotasuna
- Kalitatea
- Zintzotasuna negozioaren alderdi guztietan
- Gizarte-erantzukizuna
- Giza eskubideak betetzea eta defendatzea
- Ingurumena babestea
Premisa horiek benetan aplikatzeko, Fraternidad-Muprespa mutualitateak betetze-sistema bat diseinatu eta ezarri du. Sistema horrek UNE 19601:2017 arauaren baldintza guztiak biltzen ditu, eta erakunde osoak, Fraternidad-Muprespa mutualitatean eragiteko ahalmena dutenek eta erakundearen izenean zerbitzuak ematen dituztenek errespetatu eta bete behar dute. Langileek eta beste interes-talde batzuek gatazkei buruzko kezkak onartzeaz gain, sistemak horiek helaraztea sustatzen du, konfiantzaz eta errepresalien beldur izan gabe. Konpromisoa bermatzeko, Fraternidad-Muprespa mutualitateko Zuzendaritza Batzordeak sistemaren kudeaketa, defentsa eta etengabeko hobekuntza Zigor-arloko Betetze Organoari agindu dizkio, eta horretarako behar diren independentzia, aginpidea eta bitartekoak eman dizkio. Fraternidad-Muprespa mutualitateak espero du langileek, hornitzaileek eta aliatuek politika eta sistema hori betetzea, bai literalki, bai zintzotasun-izpirituari dagokionez.