fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

BATZAR NAGUSIAK 2005

13/07/2005, Fraternidad-Muprespa, 

BATZAR NAGUSIAK 2005

Fraternidad Mupresparen 2004ko ekitaldia "izugarri positiboa izan zen", bai diru-sarrera kopurua zela eta, bai mozkinak direla eta. Hala adierazi zuen bertako presidente Carlos Espinosa de los Monterosek Mutualitateak egindako ohiko Batzar Nagusian, 2005eko uztailaren 13an.

Kudeaketako diru-sarrerak 815,23 milioi eurokoak izan ziren, %13,6ko hazkundearekin; horri eta gastuen moderazioari esker, 66,8 milioiko mozkinak atera dira, joan den urteko emaitzen ondoan hazkunde nabarmena.

Kudeaketa-gastuei Mutualitateko ondare historikoaren 38,40 milioiak gehituz gero, kontzeptu guztiak kontuan hartuta izan den hazkundea 854,23 milioi eurokoa izan zen. Horri guztiari esker, 2004. urtea "historiako urterik onena" izan da; hain zuzen ere, 75. urteurrena ospatzen duen urtea.

Garrantzitsua da nabarmentzea 2004. itxierari kudeaketari dagozkion erreserba zifrak 277 milioi euro izan zirela eta izapidetzen ari ziren gertakarietarako funtsak 93 milioi eurokoak. Zifra horiek Fernando Eguidazuk zuzentzen duen Mutualitatea sendo dagoela eta finantzaketarako solbentzia duela adierazten dute.

Fraternidad Muprespak babestutako populazioa 2004. urtean 1,3 milioi langile baino gehiago izan ziren, kidetutako 300.000 enpresetako langileak, hain zuzen ere. Eta langileak, orotara, 2004. urtea amaitzean, 2900 pertsona baino gehiago ziren; joan den urtean, 200 profesional baino gehiago hasi ziren lanean, batez ere prebentziorako teknikariak eta Laneko Medikuntzako adituak.

Ondoren egin zuten aparteko Batzar Nagusi horretan, "Fraternidad Muprespa Prevención" merkataritza elkartea sortzea erabaki zuten, besteren prebentziorako sozietate lanak egiten jarraitzeko; lan horiek, orain artean, ekainaren 11ko 688/2005 Errege Dekretuaren arabera, jarduera prebentibotik at egin beharra dago erabat, Gizarte Segurntzaren estaldura-eremuaren baitan, kuoten kargurekin.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016