fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ONGIETORRIAK FRATERNIDAD MUPRESPAREN WEB ORRI BERRIRA

01/02/2007, , Fraternidad Muprespako Www taldea
Fraternidad Muprespak web orri korporatiboaren bertsio berria estreinatu du (http://www.fraternidad.com), itxuraz aldatzeko, funtzionalitatea handitzeko eta informazioa hobeto lortzeko.

Lan istripu eta gaixotasun mutualitate Fraternidad Mupresparen atari berria pertsona guztien eskura dago, diseinu berriarekin eta hobetutako funtzionalitateekin.

Nabigatzaile eta pertsona guztientzako diseinuan eta erabiltzeko erraztasunean egindako hobekuntzak berehala hauteman daitezke atarian. Orain, edukia bereizitako zenbait ataletan banatzen da: Interesezko nabarmen zentralak, Bigarren mailako aplikagarrien eta nabarmenen zona, Albiste aipagarrienak eta Orri oineko menuen edo esteken bidezko zuzeneko sarrerak. Mutualitatearen ikuspegi global hobea emateko eta interesdunei informazioa azkarrago aurkitzeko aukera emateko ilusioarekin, nabigatu bitartean beti azalduko den Eduki bilatzaile berria sortu dugu.

Diseinu berriari esker, informazioa argiago eta nabarmenago ikus daiteke. Ondorioz, orain azkarragoa eta errazagoa da informazio hori lortzea, bai eta hainbat formatutara esportatzea ere.

Orain arte hain ondo ibili diren aplikagarriak utzi ditugu; hala nola Kontaktu leihatila bakarra, Trebakuntza planaren bilatzailea eta Nabigazioaren pertsonalizazioa. Halaber, joera berrietara moldatu ditugu, eta funtzionalitate berriak eman dizkiegu. Adibidez, FM.InfoPrebentzio Buletinera harpidetzera gonbidatzen zaituztegu. Horrela, prebentzioaren eta istripu mutualitateen negozioaren arloan egunez egun sortzen den informazioaren aukerako bilduma jasoko duzu aldizka zure posta elektronikoan. Hori guztia era zuzenean, sinplean eta, batez ere, erosoan.

Atsegin dugu guztiei zerbitzu ona ematea, eta, aldaketa horiekin, gure lana hobetzen eta gurekin duzun interakzioa errazten saiatzen gara. Gure web orri berria zure gustokoa izatea espero dugu, eta zure esanetara gaude zure edozein iradokizunetarako.

Agur bero bat,

Fraternidad Muprespako Www taldea.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016