fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2008/02/21EKO EBAZPENA - EKONOMIKOKI BESTEREN MENDEKOAK DIREN AUTONOMOEN KONTRATU KONTZERTATUEN

05/03/2008, Afiliazio eta Bilketa Departamentua, 
2008ko otsailaren 21eko ebazpena, Estatuko Zerbitzu Publikoarena. Haren bidez, ekonomikoki besteren mendekoak diren langile autonomoen kontratu kontzertatuak erregistratzeko prozedura ezartzen da. (Sakatu hemen deskargatzeko.)

Lan Autonomoaren Estatutuko uztailaren 11ko 20/2007 Legea, ekonomikoki besteren mendekoa den langilearen erregimen profesionala erregulatzen duena; 12. artikuluan langilearen beraren eta kontratatzen duen pertsona fisikoaren zein juridikoaren artean taxutu beharreko kontratua erregulatzen duena, baita kontratu hori erregistratzeari buruzkoa ere.

Bestalde, 20/2007 Legea aplikatzeko eta garatzeko beharrezko xedapenak diktatu artean, «kudeaketa enkomienda» egin artean edota komunitate autonomoekin hitzarmenak sinatu artean, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak behin-behinean erregistratuko ditu kontratuak.

Hori dela eta, aipatutako erregistroa lehenbailehen ezartzeko, egoki irizten zaio esandako erregistroaren prozeduraren gainean zuzentarauak emateari.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016