fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

MUTUALITATEAK ULERTZEKO HIZTEGI PRAKTIKOA

21/03/2008, Fraternidad-Muprespa, - Equipo Web
Fraternidad Muprespan jakin badakigu mutualitatearen eta mutualisten arteko izapide asko eta asko (edota izapide horietan erabiltzen diren termino asko) ez direla ulertzen errazak. Gainera, ugari direnez, kostatu egiten da gogoratzea eta ezagutzea. Argitasuna bilatzea da gure asmo nagusia, ulermena erraztea eta informazioa guztien eskura ipintzea; hori dela eta, glosario bat (hiztegi bat) prestatu dugu gure web orriko terminoak biltzeko. Glosarioak laneko istripuen mutualitateek erabiltzen dituzten hitzak eta kontzeptuak definitzen eta lotzen ditu; asko eta asko maiz erabiltzen badira ere, ez baitira beti ondo menderatzen.

Aplikazioa erabiltzeko, zuzenean terminoen glosariora joan zaitezke; bertan, bilatu nahi dituzun terminoak eta kontzeptuak erraz bila daitezke, alfabetikoki ordenatuta daudelako:
Terminoen glosarioa

Bestela, berriz, terminoen bilatzailera joan zaitezke; bertan, terminoak bila ditzakezu hitz gakoen arabera:
Termino bilatzailea

(*) Gainera, web orriko edukietan hainbat termino aurkituko dituzu lerro berde ez jarrai batekin azpimarratuta. Terminoaren gainean kurtsorea ipintzean, definizioaren hasiera ikusi ahal izango duzu; edonola ere, definizio osoa ikusteko modua izango duzu, baita glosarioko gainontzeko terminoak ere.

Hitzen glosarioan bildutako termino baten adibidea eta definizioa erakusten duen globoa

Definizioak ikusteko aurretik deskribatutako edozer bideri esker, termino horiek erraz ikusteko aukera izango duzu, eta, hala, jorratutako gaiaren inguruko ideia argia eta bizkorra osatuko duzu.


(*) Funtzionalitate hori erabilgarri izateko, nabigatzailean Javascript aktibatuta izatea ezinbestekoa da.
Informazio gehiago izateko, sakatu hemen.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016