fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

BISITATU FRATERNIDAD MUPRESPAREN LAN INSTRIPU ETA GAIXOTASUN PROFESIONALEN PREBENTZIOARI BURUZKO ATARI DIBULGATZAILE BERRIA

20/04/2009, Fraternidad-Muprespa, Dpto. Prevención AT y EP

BISITATU FRATERNIDAD MUPRESPAREN LAN INSTRIPU ETA GAIXOTASUN PROFESIONALEN PREBENTZIOARI BURUZKO ATARI DIBULGATZAILE BERRIA

Fraternidad Muprespak guztien eskura jarri du "PREVIENE", izaera dibulgatzailea duen atari berria, bisitarientzat lan istripu eta gaixotasun profesionalen prebentzioarekin lotutako alderdiei buruzko informazio gune bat eratzeko asmoz.

Atari berri honetan, Fraternidad Muprespak ohikoa ez den ikuspuntu batetik heldu nahi dio prebentzioari: lagunkoiago, hurbilago, praktikoago eta, batez ere, interesgarriago.

Horretarako, atari berriak, aurkezpen original eta erakargarri batekin, irakurlearengana gerturatu nahi du bere 7 atalen bidez:

  • DOKUMENTAZIOA. Praktika onen eskuliburuen, posterren, kartelen eta triptikoen bidez, prebentzioaren kontuetan informazio ugari argitaratzen den atala. Bertako material guztia libreki deskarga daiteke.

  • INFOPREVENCIÓN BULETINA. Hilero argitaratzen den buletinaren atala da da eta legegintzako berriak, albiste interesgarriak, gertaerei buruzko informazioa, epaiak, etab. jasotzen ditu. Ataletik bertatik, argitaratu diren buletin guztiak eskuratu ahal izango dituzu, eta, horrez gain, zure posta elektronikoan dohainik jasotzeko izena eman dezakezu.

  • “LA MUTUA” ALDIZKARIA Lan istripu eta gaixotasun profesionalen prebentzioaren eta laneko osasunaren alorrean interesgarriak diren artikulu teknikoak argitaratzen dituen aldizkako aldizkariaren atala da. Ataletik bertatik, argitaratu diren ale guztiak eskuratu ahal izango dituzu.

  • TREBAKUNTZA ESKAINTZA. Gure trebakuntza eskaintzari eskainitako atala, non jardunaldi-mota guztiei buruzko informazioa aurkituko duzun: programaren xehetasuna, jardueren egutegia eta inskribatze-eskaera.
    Trebakuntza eskaintza Fraternidad Muprespak, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren laguntzaile gisa, enpresa elkartuen laneko gaixotasunak eta istripuak saihesteko garatzen dituen jardueretako bat da.

  • BIDEOAK. Lanean jasan ditzakegun arriskuak zeintzuk diren eta horiei aurre egiteko zer egin behar den era entretenigarri eta dibertigarrian erakusten saiatzen diren bideoak ikus daitezkeen atala da.

  • GALERIA BIRTUALA. Fraternidad Muprespak Espainiako puntu ezberdinetara eraman duen eta orain zure eskura jartzen duen "ISTRIPUAK ETA PREBENTZIOA. XX. MENDEKO KARTEL ESPAINIARRAK" erakusketa ibiltaria birtualki ikus daitekeen atala. Fraternidad Muprespak Espainiako leku desberdinetan zehar egin zuen erakusketa, eta orain zure eskura jartzen dugu.

  • FOROA. Fraternidad Mupresparen COMITIUM foroari eskainitako atala. Bertan, prebentzioarekin zerikusia duten zure zalantza eta galderei erantzun bat eman ahal izango zaie era erraz eta intuitiboan, gai ezberdinetan aditu direnen edota zure kezka berberak dituzten beste pertsonen laguntzaz.

Azkenik, Fraternidad Muprespan, ziur gaude dibulgaziorako erreminta berri hau zure interesekoa izango dela, eta zurekin kontatuko dugulakoan gaude gure ataletako irakurle ohiko gisa.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016