fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

DOAKO MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK ETA PANTAILA BABESAK (UDAZKENERAKO BERTSIO BEREZIA)

22/09/2009, Fraternidad-Muprespa, Web eremua eta diseinua

DOAKO MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK ETA PANTAILA BABESAK (UDAZKENERAKO BERTSIO BEREZIA)

Gure web orrian ikusi ahal izan duzun moduan, Fraternidad Muprespan praktikoak izan nahi dugu, diseinu ona bereziki dugu gustuko eta, batez ere, natura maite eta defendatzen dugu. Aurretiaz elkarren artean inolako loturarik ez duten 3 ideia hauek nahasiz, zure eskura jartzen dugun produktu bat sortu dugu.

Mahaigaineko atzeko plano dotore eta ikusgarriak dira, urtaroz urtaro gure web-orria janzten duen naturaren irudiak, hain zuzen. Irudietan garaian garaiko urtaroko (kasu honetan, udazkena) egutegia jarri dugu; saguarekin klik egitea nahikoa da berehala egungo egutegia bistaratzeko.

Jarraian, zure beharretara gehien egokitzen diren egutegien eta pantaila-babesen paketeak deskarga daitezke:

 Fraternidad Muprespako MAHAIGAINEKO ATZEKO PLANOAK (udazkenerako bertsio berezia)  

Zure ordenagailuan fitxategiak deskargatu eta deskonprimitu ondoren, mahaigaineko atzeko plano gisa erabili ahal izango dituzu; horietako edozeinetan saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta "Ezarri mahaigaineko atzeko plano gisa" aukera hautatu behar duzu..

1. 800x600 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu
2. 1024x768 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu
3. 1280x1024 pixeleko bereizmena duten monitoreetarako atzeko planoak Deskargatu


 Fraternidad Muprespako PANTAILA BABESAK (udazkenerako bertsio berezia)  

Fitxategia zure ordenagailuan deskargatu eta deskonprimitu ondoren, pantaila-babes gisa erabili ahal izango duzu; haren gainean "klik bikoitza" eginda instalatzekoa exekutatu besterik ez duzu egin behar. Desinstalatu nahi izanez gero, instalatzeko hau bera exekuta dezakezu berriro, edo kontrol-paneleko "gehitu eta kendu programak" aukeraren bidez ken dezakezu.

1. Pantaila-babes murriztua (15 irudi) Deskargatu

Zure gustukoa eta erabilgarria izatea espero dugu!

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016