fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPA-K BASOKO SUTEAK ITZALTZEKO LANGILEEN SEGURTASUNERAKO CREIF PROIEKTUAN PARTE HARTZEN DU

09/04/2010, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila  

CREIF ikerketa proiektua Empresa de Tansformación Agraria (TRAGSA) enpresak eta Fraternidad Muprespa mutualitateak basoko suteak itzaltzen adituak diren langileen (PEEIF) osasunean eragina izan dezaketen lan egiteko moduen arriskuen eta faktore eragileen ikerketa sustatzeko zuten interesaren ondorioz sortu zen, horien laneko baldintzak hobetzeko, segurtasuna bermatzeko eta laneko ongizatearen alde egiteko asmoz, horiengan eragina izan dezaketen alderdien ikerketa eta zenbaketaren bitartez.

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA - CREIF IKERKETA PROIEKTUA

Proiektua garatzeko, azterketaren funtsezko atal gisa, langileen entrenamendu fisikoa, bihotzeko monitorizazioa eta itzaltze lanen energia gastua, sutean sortutako ingurumen parametroen erregistroa (jasandako tenperatura, jasotako beroa, arnastutako kea...), izandako deshidratazioa eta erabilitako ekipamenduen eta tresnen ergonomia aztertu dira.

Azterketa honek bidea eman die hainbat lan eta argitalpen zientifikori. Horien artean ondorengoak dira nabarmenenak:

  • Archivos de Medicina del Deporte ,
  • Estrés térmico e intensidad de trabajo del personal especialista en la extinción de incendios forestales (PEEIF),
  • Sobresfuerzo en personal especialista en extinción de incendios forestales (PEEIF) eta
  • Prevención. Revista técnica de seguridad y salud laborales .

Gainera, hainbat biltzar nazional eta nazioartekotan agertu da. Horien artean ondorengoak aipatu behar dira:

  • Laneko Arriskuen Prebentzioaren VI. Nazioarteko Biltzarra. ORP 2008 (Coruña),
  • Laneko Arriskuen Prebentzioaren II. Biltzarra, 2008 (Madril),
  • Laneko Arriskuen Prebentzioaren V. Nazioarteko Biltzarra. ORP 2007 (Santiago, Txile),
  • Hiritarren Babesari, Segurtasunari eta Larrialdietako Garraioari buruzko Nazioarteko Biltzarra eta Erakusketa. PROTEC 2007 (León),
  • 4th International Wildland FIRE Conference 2007 (Sevilla),
  • Kirol Medikuntzaren Espainiako Federazioaren XII. Biltzar Nazionala. Femede 2007 (Sevilla),

Gainera, Leóngo Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko Jorge Lopez Satuéren doktorego tesiaren oinarria izan da: Influencia de la condición física en relación con la salud y rendimiento del personal especialista en extinción de incendios forestales .

Empresa de Transformación Agraria SA enpresak (TRAGSA) eta Fraternidad Muprespa laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitateak izenpetutako eta martxan jarritako proiektu honek Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Ingurune Naturalaren eta Baso Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren barneko Baso Suteen aurkako Defentsa Eremuaren babesa dauka, eta Leóngo Unibertsitateko Hezkuntza Fisikoa eta Kirol Hezkuntza Saileko eta Biomedikuntza Institutuko VALFIS ikerketa taldeak (egoera fisikoaren balorazioa, osasunari, entrenamenduari eta kirol errendimenduari dagokionez) garatu du.

TRAGSA logotipoaTRAGSA enpresa, TRAGSA taldeko enpresa nagusia, 1977an sortu zen eta geografia nazional osoan banatuta dago. Duela 30 urtetik, hondamendi naturalek edo klima egoera gogorrek sortutako landa gunearen garapenaren, naturaren zainketaren eta larrialdi zerbitzuen arloan jarduten da, administrazio ezberdinen aginduei jarraituz. Garapen iraunkorreko konpromisoa oinarri duten jarduera horien xedea landa guneetako eta itsasertzetako biztanleen bizi kalitatea hobetzea da, baliabide naturalen arrazoizko ustiapena eta teknologia modernoen, eraginkorren eta ingurumenarekiko errespetuzkoak direnen erabilera oinarritzat hartuta.



 CREIF proiektuaren web orria:

 Artikulua - Sobreesfuerzo en PEEIF:

 Posterra - PEEIF langileen lanaren estres termikoa eta intentsitatea:


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016