fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPA, EN PFRATERNIDAD MUPRESPA, EMAS III ARAUDIARI ATXIKITZEKO PROZESUAN ALCOBENDASEN DUEN EGOITZAN

21/03/2011, Fraternidad-Muprespa, Informazio Sistemen Zentroa

2011ko martxoan zehar Fraternidad Muprespak Alcobendasen duen “Sienna” lantokian barne eta kanpo ikuskaritza batzuk garatuko dira EMAS III araudiarekin bat datorren ingurumen kudeaketako sistema berria ikuskatzeko. 2005. urtetik Fraternidad Muprespak esperientzia handia du eremu horretan, UNE-EN ISO 14001 arauarekin bat datorren Ingurumen Kudeaketarako Sistema baten ziurtapena baitu, eraikin horretan bertan sistema hori mantenduz.

Fraternidad Muprespa EMAS III araudiari atxikitu zaio Alcobendasen duen zentroan Ingurumen Kudeaketarako Sistema ikuskatzeko

EMAS III araudiari atxikitzean Europa mailan gardentasunean oinarritutako aintzatespena lortuko du, erakundeak urteko Ingurumen Deklarazioa argitara emango duelako. Halaber, eraikinaren ingurumen kudeaketan langile guztiek esku hartzeko ahaleginak indartu dira, Ingurumen Politikan islatzen den bezala, eta horretarako barne komunikazio kanal desberdinak daude, langileek espero dutena eta langileen esperientziak jakinarazi, zabaldu eta biltzeko bide ematen dutenak.

Ingurumena zaintzearen eta garapen iraunkorraren alde Fraternidad Muprespak hartutako konpromisoa betetzeko beste aurrerapauso bat da, Enpresako Erantzukizun Sozialaren alde garatzen ari diren jarduketa-ildoekin bat datorrena. Zentzu horretan nabarmendu behar da Fraternidad Muprespak Nazio Batuek sustatutako mugimenduak hedatu dituela, besteak beste, 2010, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea eta 2011, Basoen Nazioarteko Urtea. Horretarako, web korporatiboaren bidez argitara ematen da desagertzeko zorian dauden espezieen gaineko eta basoak babestearen gaineko informazioa, geografikoki gertuen dauden eta bereziagoak diren basoetan arreta jarriz batez ere. 

Fraternidad Muprespak eskaintzen duen ingurumen kudeaketari buruzko informazio gehiago izateko interesa duen edo horren gaineko iradokizunak eman nahi dituen pertsona oro gurekin harremanetan jartzea gustatuko litzaiguke; horretarako 902 363 860 telefono zenbakira dei egin edo gure webgune korporatiboko Jar zaitez gurekin harremanetan arreta elektronikoko leihatilara jo dezake.

 


2011, Basoen Nazioarteko Urtea

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016