fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

DINTEL FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO SEKTORE PUBLIKOAREN III. TOKAPETAN PARTE HARTU DU FRATERNIDAD MUPRESPAK

22/03/2011, Fraternidad-Muprespa, Antolaketa eta Sarea saileko Zuzendariorde Nagusia

“Sektore publikoaren Topaketa” urtean behin egiten den ekitaldia da, estatuko, erkidegoko eta tokian tokiko sektore publikoetako IKTi buruzko (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) proiektuak eta programak aurkezteko; gainera, topaketa IKTen alorrean erreferentzia nagusietako bat da sektore publikorako. Dintel fundazioak antolatzen du, Informazio eta Komunikazio Teknologiak estatuan hedatzeaz arduratzen den irabazi asmorik gabeko fundazioak.

Hirugarren edizio honetan, Estatuko goi-mailako erakundeek hartu zuten parte: Diputatu Kongresuak, Senatuak, Gaztela eta Leongo Gorteek, Kontu Epaitegiak eta Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrak, zenbait Autonomia Erkidegotako sailekin eta Zuzendaritza Nagusiekin eta tokiko hainbat erakunderekin batera. Halaber, Lan eta Immigrazio Ministerioa ere bertan izan zen, Gizarte Segurantzako Informatika Gerentziak eta Gerentziako goi-mailako funtzionarioek ordezkatuta.

Pedro Maestre Yenes Antolaketa eta Sarea saileko Zuzendariorde Nagusiak konferentzia bikaina eskaini zuen, “Ockham-en labanatik beltxarga beltzera” izenekoa, IKT proiektuak garatzeko praktika eta metodologia onenak azalduz.

Pedro Serrera Cobos Informazio Sistemen Zuzendariorde Nagusiak ekitaldiaren amaieran esku hartu zuen, Gaztela eta Leongo Juntako Gorteen Presidentea eta Dintel Fundaziokoa mahaikide zituela.


Ekitaldiari buruzko datuak:

Arrazoia:
SEKTORE PUBLIKOAREN TOPAKETA "BALANTZEA EGITEKO ETA PROGRAMAK AURKEZTEKO ORDUA”
Eguna:
2011ko martxoak 13, 14 eta 15
Lekua:
REAL hotela, Santander

Joan ekitaldiaren webgunera
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016